Jon Alonso

euskal idazlea

Jon Alonso Fourcade (Iruñea, Nafarroa, 1958ko azaroaren 18a) euskal idazlea eta itzultzailea da.

Jon Alonso

Bizitza
JaiotzaIruñea1958ko azaroaren 18a (65 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
Jasotako sariak

Inguma: jon-alonso-fourcade Literaturaren Zubitegia: 6

Biografia aldatu

Biologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Nafarroako Gobernuan itzultzaile lanetan dihardu. Hainbat komunikabidetan lankide da, Euskadi Irratiko Sormenari leiho saioan ere aritu da, baita hainbat mintegi eta lantegitan ere.[1] Idazle lanetan, Iruñeko Korrok literatur aldizkarian egin zituen lehen urratsak, beste hainbat idazleren gisan, hala nola Josetxo Azkona eta Mikel Taberna. José Saramagoren eta Julio Cortazaren lan bana euskaratu ditu. 1997an Joseba Jaka I. Literatura Beka eskuratu zuen, Camembert helburu eleberri-saiakera idazteko. 2007an, Argia aldizkarian idatzi zuen «Euskadi Sariak» artikulua, hainbat idazle eta itzultzailek Utikan Euskadi Sariak agiria sinatzeko pizgarria bihurtu zen. 2007an ere Erretzaileen eremua ipuin liburuagatik Espainiako Kritika Saria eman zioten.[2]

Lanbas aldatu

Jon Alonsok sortutako pertsonai ezagunena Enekoitz Ramirez Lanbas dugu. Eleberri beltzaren tradizioan, Lanbas antiheroia dugu: etakide ohia, preso egondakoa, arte saleroslea eta lapurra, detektibe izan gabe ikertzaile lanetan aritzen da beti nahiko zorte txarrez. Orain arte hiru eleberrietan agertu da: Camembert helburu (1997), Zintzoen saldoan (2012) eta Hiri hondakin solidoak (2015). Lanbasen bidez, erabateko eszeptizismoaren ikuspuntutik, Alonsok kritika gogorrak eta, aldi berean, sarkastikoak egiten ditu.

Sariak aldatu

Lanak aldatu

Nobela aldatu

Narrazioa aldatu

Saiakera aldatu

  • Idiaren eraman handia (1995, Euskaltzaindia-BBK)
  • Agur, Darwin, eta beste arkeologia batzuk (2001, Pamiela)
  • Beltzaren koloreak : nobela beltzari buruzko oharrak (2016, Susa)

Saiakera - nobela aldatu

Nobela - rapsodia aldatu

  • Euskal karma (2001, Susa)

Itzulpena aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu