Ireki menu nagusia

Josetxo Lizartza Perurena (Leitza, Nafarroa Garaia, 1956) kazetaria eta kirol esataria da. Komunikabide ugaritan lan egin du: Herri Irratia, ETB, TVE, Antena 3, Tele5... hasieran kultura saioak aurkezten zituen; geroztik, kirol kazetaria da, nahiz euskaraz nahiz gaztelaniaz. Azken urte mordoxka honetan, esku huskako pilotari eta Asegarce enpresari estu loturik dihardu, pilota partidetako esataria baita, pilotari profesional ohi bat ondoan duela: hasiera batean Ogeta zena izaten zuen aldamenean, eta orain sarritan Jokin Errasti edo Julian Retegi.

Josetxo Lizartza
Bizitza
Jaiotza Leitza, 1956 (62/63 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak kazetaria

Leitzan jaioa, 18 urte zituenez geroztik Donostian bizi da.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Mitxel EZQUIAGA: «Josetxo Lizartza: "Arguiñano es el mejor jefe que he tenido"», Diario Vasco, 2009-03-29.

Kanpo estekakAldatu