Johannes Høsflot Klæbo

iraupen-eskiatzailea norvegiarra

Johannes Høsflot Klæbo (Oslo, 1996ko urriaren 22a) eskiatzaile norvegiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan zazpi domina eskuratu ditu iraupen-eskiko proban.

Johannes Høsflot Klæbo

Bizitza
JaiotzaOslo1996ko urriaren 22a (27 urte)
Herrialdea Norvegia
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaHeimdal Upper Secondary School (en) Itzuli
Hizkuntzaknorvegiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakiraupen-eskiatzailea
Altuera183 zentimetro

IMDB: nm10553636 Facebook: officialjhk Twitter: JohannesHKlaebo Instagram: johanneshk Youtube: UCuPp9KHqrJ5vP8xA7xx9eeg Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Oslo hiriburuan jaio zen eta bost urte zituela iparralderago dagoen Trondheim hirira aldatu zen familia.

2016an Errumanian jokaturiko Gazte mailako Munduko txapelketan hiru probatan nagusitu zen.

2018ko Pyeongchangeko Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen bakarkako sprintean, 4 x 10 km errelebotan eta taldekako sprintean. Inoizko txapeldun olinpiko gazteena izan zen sprint probatan[1]. 2018ko eta 2019ko Munduko Kopan sailkapen nagusiko txapelduna izan zen. 2019 eta 2021eko Munduko txapelketatan ere proba beretan hiruna urrezko domina eskuratu zituen[2][3].

2022ko Pekingo Jokoetan lau domina eskuratu zituen, urrezko bi, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat[4].

Txapelketak aldatu

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   Bakarkako sprinta
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   4 x 10 km erreleboak
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   Talde sprinta
2022 Pekin (  Txina)   Bakarkako sprinta
2022 Pekin (  Txina)   Talde sprinta
2022 Pekin (  Txina)   4 x 10 km erreleboak
2022 Pekin (  Txina)   15 km klasikoa
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Lahti (  Finlandia)   Bakarkako sprinta
2019 Seefeld (  Austria)   Bakarkako sprinta
2019 Seefeld (  Austria)   Talde sprinta
2019 Seefeld (  Austria)   4 x 10 km erreleboak
2021 Oberstdorf (  Alemania)   Bakarkako sprinta
2021 Oberstdorf (  Alemania)   Talde sprinta
2021 Oberstdorf (  Alemania)   4 x 10 km erreleboak
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Almaty (  Kazakhstan)   Bakarkako sprinta
2015 Almaty (  Kazakhstan)   4 x 5 km erreleboak
2016 Râsnov (  Errumania)   Bakarkako sprinta
2016 Râsnov (  Errumania)   10 km klasikoa
2016 Râsnov (  Errumania)   4 x 5 km erreleboak

Erreferentziak aldatu

  1. «Golden Boy: Klæbo Youngest Olympic XC Winner in PyeongChang Sprint – FasterSkier.com» fasterskier.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  2. «Ski-VM 2019, Seefeld» VG Nett (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  3. (Ingelesez) «Memorable final day at World Championships Oberstdorf 2021» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  4. «Johannes Høsflot Klæbo» skisport365.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).

Kanpo estekak aldatu