Joseph Joe William Frazier (Beaufort, Hego Carolina, 1944ko urtarrilaren 12a - Filadelfia, Pennsylvania, 2011ko azaroaren 7a[1]), ezizenez Smokin' Joe, estatubatuar boxeolaria izan zen.

Joe Frazier

Bizitza
JaiotzaBeaufort (Hego Carolina)1944ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaFiladelfia2011ko azaroaren 7a (67 urte)
Hobiratze lekuaIvy Hill Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
gibeleko minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, boxeolaria eta ahots-aktorea
Pisua103 kilogramo
Altuera182 zentimetro

joefrazier.com
IMDB: nm0004939 Allocine: 222803 Allmovie: p24895 TV.com: people/joe-frazier
Musicbrainz: dbf632a9-dff7-4749-aa72-817841e42bff Songkick: 2801531 Discogs: 692419 Olympic.org: joe-frazier Find a Grave: 80057055 Edit the value on Wikidata

Pisu astun mailako txapelduna izan zen, NYSAC World Heavyweight Champion txapelketan (1968-1970) zein WBC Heavyweight Champion txapelketan ere (1970-1973). Denboraldi horretan zehar Muhammad Ali boxeolari ospetsuari irabaztea lortu zuen lehenbiziko boxeolaria izan zen. 1964ko Udako Olinpiar Jokoak ere urrezko domina irabazia zuen.

Bizitza aldatu

1960ko hamarkadan hasi zen boxeo lehiaketetan parte hartzen, boxeolari amateur gisa. 1964an, Tokioko Olinpiar Jokoetara deitu zuten, eta lau borrokaldi irabazi ondoren (3 K.O.), urrezko domina eskuratu zuen. Hurrengo urtean, profesionaletan hasi zen.

1967an, Muhammad Ali, pisu astunetako txapeldunari (Boxeoko Mundu Elkartearena, WBA) tituluak kendu zizkioten soldadutzarik egin nahi ez izanagatik. Hurrengo urtean, Jimmy Ellisek irabazi zuen WBAk antolatutako txapelketa. Frazierrek ez zuen lehiaketan parte hartu, baina New Yorkeko estatuko zenbait batzordek bera izendatu zuten pisu astunetako munduko legezko txapeldun, urte hartan bertan Buster Mathis mendean hartzeagatik. 1970ean, Frazierrek Ellis menderatu zuen, eta pisu astunetako txapelketa (WBA bertsioa) lortu zuen, bai eta bi txapelketako tituluak bateratu ere.

1971n, lau urteko zigorra bete ondoren lehiaketetan parte hartzen hasi zen Muhammad Ali txapeldun handiaren aurrean berretsi behar izan zuen Frazierrek bere titulua. Borroka hura boxeoaren historiako desiratuenetako bat izan zen, bi boxeolari handi eta boxeatzeko bi estilo erabat desberdin jarri zirelako aurrez aurre: Frazierren geldotasun kupidagabea, batetik, eta Aliren dotoretasun, arintasun eta indarra, bestetik. Frazier atera zen garaile: hamabost roundetan berak lortu zituen punturik gehienak.

1973an, Kingstonen, George Foremanek kendu zion titulua. Hurrengo urtean, New Yorken, Frazierrek eta Alik indarrak neurtu zituzten berriro, baina orduan Ali atera zen garaile. 1975ean, Manilan, hirugarren aldiz jarri ziren aurrez aurre, eta orduan ere Frazierrek galdu zuen borroka. 1976an, Foremanen aurka galdu ondoren, erretiratu egin zen.

Profesionaletan, 37 borrokaldi egin zituen guztira: 32 irabazi zituen (27 K.O.) eta 4 galdu, eta bat baliogabe geratu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Joe Frazier munduko txapeldun ohia hil da. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2015-09-11).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joe Frazier