Jesusen Bihotza eliza (Bilbo)
Jesusen Bihotza eliza Bilboko Abando auzoan dagoen eliza da. XIX. mendeko bukaeran neogotiko estiloan eraikia eta Jesusen Lagundiaren San Ignacioren etxearen zati bat da.
Jesusen Bihotza eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′39″N 2°55′47″W / 43.2608°N 2.92972°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1889 - 1890 |
Izenaren jatorria | Jesusen bihotz guztiz santu |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Bilboko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Arkitektoa | José María Basterra |
Estiloa | arkitektura neogotikoa |
Kokalekua
aldatuUrkixo zumarkalean dago, El Corte Inglés Bilbo merkataritza-gunearen alboan.
Historia
aldatuJesusen Lagundiak Bilbon XVIII. mendera arte San Andrés ikastetxea izan zuen, gero Joan Santuen parrokia izango zena. 1886an Deustuko Unibertsitatea eraiki bitartean, San Ignacio etxea eraikitzea ere erabaki zuen. 1889an elizaren lanak hasi eta 1890eko irailaren 8an sagaratu zuten. Gero dorreak eraiki zituzten. Arkitektoa José María Basterra izan zuen. Honek estilo neogotiko askea erabili zuen, gertuko San Frantzisko Asiskoarena ez bezala, neogotiko ortodoxoagoa erabili zuena.
Galeria
aldatu-
Nabe nagusia
-
Erretaula nagusia
-
Nabe, gangak eta korua
-
Ganga
-
Andre Maria doloretakoa
-
Familia Sakratuaren aldarea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Kanpo estekak
aldatu