Gure Herria

argitaletxea
Gure Herria (aldizkaria)» orritik birbideratua)

Gure Herria euskal aldizkaria izan zen, zenbait apaiz abertzalek eta Eskualduna egunkariko kazetari gazte batzuek 1921eko urtarrilean Baionan sortutakoa. Euskal gaiei eta, batez ere, literaturari buruzko artikuluak argitaratu zituen. 1924an bere zuzendaritza-batzordea Laurent Apesteguy, Jean Barbier, Edmond Blazy, Louis Dassance, Christoph Dufau, Jean Elizalde, Jules Moulier, Jean Saint-Pierre eta Emmanuel Souberbielle zituen kideak. Jules Moulierrek, lehenengo urteetan, lanaren zati handi bat egin zuen.

Gure Herria
MotaBaionako kultura
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Argitaratze lekuaBaiona
Banaketa
Banatze-eremuaIpar Euskal Herria
MaiztasunaHilabetekaria (1921)-(1926)
Bihilabetekaria (1927)-(1976)
Historia
ErredaktoreakLaurent Apesteguy, Jean Barbier, Edmond Blazy, Louis Dassance, Dibildos kalonjea, Christoph Dufau, Jean Elizalde, Georges Hérelle, Pierre Iturbide,Francis Jammes, Piarres Lafitte Pierre Lhande, Albert Léon, Jules Moulier, Jean Saint-Pierre, Emmanuel Souberbielle, Francis Jammes, Julien Vinson
hdl.handle.net/10357/2316

1921 eta 1926 artean, Gure Herria hilabetero eta 1927tik aurrera bi hilabetero argitaratu zuten. Euskal gaiez gain, edukian zenbait literatura lan edo antzezlan ere zituen eta, bukaeran, musika-eranskina.

1939an, Espainiako Gerra Zibila zela eta, eten arren, 1950etik aurrera berriro martxan jarri zuten Jean Saint-Pierreren ahaleginei esker. Lankideen artean Pierre Lhande, Francis Jammes, Julien Vinson, Dibildos kalonjea, Georges Hérelle, Albert Léon, Georges Lakonbe, Piarres Lafitte eta Pierre Iturbide zeuden.

Hurrengo urteetan ere, kalitatezko lankideek ere parte hartu zuten: Jean Barbier, Oxobi, Larreko, Louis Dassance, Maddi Ariztia, Etxahun, Piarres Lartzabal, Minaberri, Telesforo Monzón, Salaberri, eta abar.

Gure Herria-ren azken alea 1976an argitaratu zuten.

Kanpo estekak aldatu

  • [1], "Sancho el Sabio" fundazioak digitalizatutako aleak.
  • Bilketa.eusBilketa atarian digitalizatutako bilduma osoa.