Inazio Mujika
Inazio Mujika Iraola (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko azaroaren 18a) euskal idazlea eta editorea da. Erein argitaletxean lan egiten du. Itzulpengintzan eta gidoigintzan ere aritu izan da.
Inazio Mujika | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1963ko azaroaren 18a (57 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta editorea |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 106 |
IMDb | nm1050269 |
BizitzaAldatu
Irakasle eta filologia ikasketak egin zituen. 1993an Alberdania argitaletxea sortu zuen, Jorge Giménez Bech-ekin batera. 1991-1993 bitartean, Lur argitaletxearen euskarazko hiztegi entziklopedikoaren erredakzio taldean lan egin zuen. 1994-1997 bitartean, Goenkale telesailerako elkarrizketak idazten jardun zuen. Karramarro Uhartea animaziozko film luzearen gidoilaria ere izan zen, Joxean Muñozekin elkarlanean. Filmak animaziozko film onenaren Goya Saria irabazi zuen 2002an. Bestalde, Oscar Wilderen Salome, Sylvain Saulnierren Marie ttikia eta Javier Aguirre Gandariasen Eguzkiak liburuak itzuli ditu euskarara.
LanakAldatu
NarrazioaAldatu
- Azukrea belazeetan (1987, Erein)
- Tu Quoque (1991, Arabako Foru Aldundia)
- Itoak ur azalera bezala (1993, Kutxa fundazioa)
- Hautsaren kronika (1994, Alberdania)
- Matriuska (1995, Erein)
- Sagarrak Euzkadin (2007, Alberdania)
EleberriaAldatu
- Gerezi denbora (1999, Alberdania)
Haur eta gazte literaturaAldatu
- Linkon (1991, Erein)
- Urguleko arima herratua (1997, Donostiako Udala): Joxean Muñozekin elkarlanean
- Akeita gol (2001, Ttarttalo-Irusoin): Joxean Muñozekin elkarlanean
- Balearekin kantuan (2001, Ttarttalo-Irusoin): Joxean Muñozekin elkarlanean
- Dimitri eta itsas txakurrak (2001, Ttarttalo-Irusoin): Joxean Muñozekin elkarlanean
- Dimitri eta sorgina (2001, Ttarttalo-Irusoin): Joxean Muñozekin elkarlanean
- Urrezko zuhaitza (2002, Ttarttalo-Irusoin): Joxean Muñozekin elkarlanean
- Perla zuria (2002, Ttarttalo-Irusoin): Joxean Muñozekin elkarlanean
SaiakeraAldatu
- Xabier Lete (auto)biografia bat (2011, Alberdania) liburu honekin, "Euskadi Saria" eskuratu zuen.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-04-09 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturakAldatu
- «Inazio Mujika Iraola», Literaturaren Zubitegia.