Jakes Bortairu
Jakes Bortairu (Paris, Frantzia, 1957) euskal herritar politikaria da. ABko kide da, eta AEKren Ipar Euskal Herriko koordinatzaile ohia.[1]
Jakes Bortairu | |
---|---|
![]() Jakes Bortairu 2010ean. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1957 (63/64 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Kidetza |
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea Batera |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa |
Abertzaleen Batasuna Herriaren Alde |
BizitzaAldatu
Parisen sortua, 7 urte zituela familiarekin Angelura bizitzera joan zen, 1965ean[2]. Aita euskalduna bazuen ere, txikitan ez zuen euskaraz ikasi, eta 1982an AEKn sartu zen ikasle gisa.[3] Soziologia ikasketak egin zituen eta 1987an elkarteko langile bilakatu zen, Ladix Lanouguere Arrosagarai ordezkatuz Iparraldeko koordinatzaile postuan.[2][3] 1989tik goiti Korrikaren antolatzaileetarik bat izan da, 2019an erretretan sartu arte.[1] Azken 35 urteak Baionan bizitzen eman ditu.
70. eta 80. hamarkadakAldatu
Hainbat mugimendu politiko abertzaletan engaiatuta ibili da, gaztetatik. 1970eko hamarkadan Hordago talde armatuko kide izan zen. Patxa-Oldartzen taldeko kide ere izana da. 1989an, berak eta bertze lagun batzuek Euskal Herrian Euskarazen Iparraldeko adarra sortu zuten eta euskararen aldeko ekintzak gauzatu zituzten, nagusiki bide seinaleen kari[3].
90. hamarkadaAldatu
1996an Herriaren Alde mugimendu politikoak atera afitxa baten kari epaitua izan zen, Enbata eta Ekaitza komunikabideetako zuzendariekin batera, GAL erakundea laguntzen ibili ziren Frantziako polizia batzuen izen-deiturak agertarazi zituztelako[4][5]. Joël Cathala , Michel Helie eta Alain Etxeto poliziek difamazio salaketa ezarri eta 1996ko otsailean epaituak izan ziren[4][6].1996ko martxoan isuna ordaintzera zigortu zituzten bera zein Enbatako Jakes Abeberri, eta Ekaitza zuritua izan zen prozedura akats batengatik[6]. Bortairuk Cathala poliziaburuari 590.000 libera ordaindu behar izan zion, eta Enbatak 210.000 libera ordaindu zituen[6][7].
Gaur egunAldatu
Gaur egun, Oroit eta Sala taldeko kide da[4], baita Batera plataformakoa ere. 2019an, EH Baiko kide gisa parte hartu zuen G7 Ez plataforman, Miarritzen antolatu zen G7aren gailurra kari.[8]
Argia eta Enbata astekarietan iritzi-artikuluak idatzi ohi ditu, euskaraz zein erdaraz.
BibliografiaAldatu
- Le mouvement culturel basque 1951-2001: Filières bilingues, Seaska, AEK ELKAR (Hainbat idazle)
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b Korrika Nun Kanaldude Han: Angelu. Noiz kontsultatua: 2019-11-09.
- ↑ a b (PDF) Euskalduntze-Alfabetatzea. Larrun 32.. Noiz kontsultatua: 2020-01-05.
- ↑ a b c “Euskal Herria baldin bada, hor da, momentu horietan” |. Noiz kontsultatua: 2020-01-07.
- ↑ a b c Jakes Bortairu, Oroit eta Sala taldeko kidea: “GALen ekintzek lagundu dute Frantziak errefuxiatuei begira izandako jarrera aldaketa” |. Noiz kontsultatua: 2020-01-07.
- ↑ (Frantsesez) «Joël Cathala: «Des innocents ont été tués par le GAL»» L'Humanité 1996-02-24 Noiz kontsultatua: 2020-01-07.
- ↑ a b c Asurmendi, Mikel. (2000-02-06). «ESTATU ARRAZOIA VERSUS DEMOKRAZIA: OROIT ETA SALA» Argia Noiz kontsultatua: 2020-01-07.
- ↑ (Frantsesez) ««Comment? J'aurais vendu des informations au GAL?». Devant le tribunal, le commissaire Joël Cathala poursuivait hier en diffamation l'AFP et InfoMatin.» Libération.fr 1996-05-10 Noiz kontsultatua: 2020-01-07.
- ↑ Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre |. Noiz kontsultatua: 2020-01-05.
Kanpo estekakAldatu
- Jakes Bortairuren iritzi-artikuluak, Argia astekarian.
- Jakes Bortairuren iritzi-artikuluak, Enbata astekarian.