Herriaren Alde

Herriaren Alde, HA, Ipar Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta ezkertiar bat izan zen. 1994an sortu zen Patxa eta Oldartzen taldeen hurbiltzearen ondorioz. Nazio arloko borrokari, gizarte arlokoa gehitzearen beharra azpimarratu zuen.

Herriaren Alde
HA
Sorrera 19941
Desegitea Abertzaleen Batasunean barneratu zen.
Eremua Ipar Euskal Herria
Ideologia politikoa Ezkertiarra, abertzalea
1 Patxa eta Oldartzen kolektiboetako kideek sortua.

HistoriaAldatu

Taldea sortu zelarik, Asterixen komikietan oinarritua den Baiona Ttipiko Patxa plazako margolan famatua margotu zuten[1]. Bertan espainiar eta frantziar poliziak ageri dira, lupa batez handitua den Euskal Herriari begira. Margolana gaur egun oraino ikusten ahal da.

Herri Batasunarekin, EMArekin eta Euskal Batasunarekin akordio bat sinatu zuen 1994an.

1995 urte bukaeran GAL erakundea lagundu zuten Frantses polizia batzuen izen-deiturak agertarazten zituen afitxa bat atera zuen[2]. Honen ondorioz, izendatutako polizietarik batzuek, Joël Cathala, Michel Helie eta Alain Etxeto poliziek, salaketa jarri zuten alderdiaren kontra, difamazioa egiten zutela erranez[2][3][4]. Enbata eta Ekaitza hedabideetako zuzendariak eta Herriaren Aldeko kide bat epaituak izan ziren horren kari 1996ko otsailean[2][5]. Ekaitza zuritua izan zen prozedura akats batengatik baina Enbatako Jakes Abeberri eta Herriaren Aldeko Jakes Bortairu isuna ordaintzera zigortuak izan ziren[2]. Cathala poliziaburuari 590.000 libera ordaintzera kondenatua izan zen Bortairu eta Enbatak 210.000 libera ordaindu zuen[3][6].

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu