Jaizko Gatzagak

iturburu naturaleko gatzagak

Jaizko Gatzagak Jaitz herrian (Nafarroan) dauden iturburu naturaleko gatza ekoizteko gatzaga batzuk dira, eguzkiaren lurruntze naturala darabilen motakoa, Euskal Herrian izandakoen artean, Añanako Gatz Haranarekin batera ustiaketa tradizioanal ongien kontserbatu duena.

Jaizko Gatzagak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaJaitz
Koordenatuak42°46′47″N 1°52′46″W / 42.779807°N 1.879524°W / 42.779807; -1.879524
Map

Jaitz herritik ipar-ekialdera, bi kilometro ingurura daude gatzagak. Iturburuak Riosalado ibaiara isurtzen du bere ur gazia, baina gizakiak desbideratua dauka hainbat koadro edo larrainetan ura banatu eta hura lurrinduz, gatza sortzeko.

Ezaugarriak

aldatu

Iturburu naturalak lurrazpiko diapiro edo gatz poltsa batetik jasotzen du gatza. Gatz hori duela 220 milioi urte baino gehiago pilatu zen antzunako itsasoetan, Goi Triasikoan. Urak litroko 250 gramo gatz inguru ditu. Mineral portzentaia handiak ere baditu: iodoa, potasioa, kaltzioa, burdina eta manganesoa.[1]

Gatzagek bi mila urteko historia dutela uste da, baina dokumentu zaharrena 1492ko aipu bat da[2].

21. mendean koadro eta eremu asko abandonatuta daude, baina familia enpresa pare batek esplotazio komertziala egiten dute, eta bisita antolatuak gidatu ere bai. 700 tona inguru gatz ekoizten da urtean oraindik. Uztail amaieran, Gatzaren Jaia ospatu ohi dute Jaitzen[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. Informazio panela. (). Jaizko Gatzagak. Jaizko Udala Udala (Noiz kontsultatua: 2020-06-30).
  2. «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
  3. Elaide. «Bisita gidatua: Jaizko gatzagak, ogibidea ezagutu» elaide.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).

Kanpo estekak

aldatu