Jadranka Kosor (jǎdraːnka kɔ̂sɔr ahoskatua; Pakrac, Kroazia, 1953ko uztailaren 1a) kazetaria eta politikari kroaziarra; 2009-2011 urteetan Kroaziako Lehen ministroa.

Jadranka Kosor


Kroaziako Lehen Ministroa

2009ko uztailaren 6a - 2011ko abenduaren 23a
Ivo Sanader - Zoran Milanović
Kroaziako parlamentaria

Bizitza
JaiotzaPakrac (en) Itzuli1953ko uztailaren 1a (70 urte)
Herrialdea Kroazia
Familia
Ezkontidea(k)Ivo Škopljanac (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Law of the University of Zagreb (en) Itzuli
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria, poeta eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Kroaziar Batasun Demokratikoa
Jugoslaviako Komunisten Liga
baliorik ez

Zuzenbidea ikasi zuen Zagreben, eta kazetari gisa lan egin du 1972tik.

Kroaziako Independentzia Gerran (1991-1995) kazetari bezala egin zuen lana, eta bere saioan gerrari buruzko gaien berri eman zuen: errefuxiatuen arazoak, gerran elbarritutako beteranoak, eta abar. BBCrako kronikak ere egin zituen.

1995ean, Kroaziako parlamentuko ordezkari hautatua izan zen, eta bere alderdiko (HDZ Kroaziako Batasun Demokratikoa) lehendakariordea.

2003an, Solidaritate intergenerazionalaren, Familiaren eta Beteranoen ministro izateko hautatua izan zen Ivo Sanaderren agintean.

2005ean, bere alderdiak Kroaziako legebiltzarreko hauteskundeetarako hautagai izendatu zuen. Lehen itzulian, Boris Mikšići irabazi zion, baina, bigarren itzulian, Stjepan Mesićen aurka, galdu zuen.

2009an, Ivo Sanaderrek dimititu ondoren, Lehen ministro kargua beregan hartu zuen. 2011ean Zoran Milanovićek ordezkatu zuen, hauteskundeak irabazi ondoren.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jadranka Kosor