Jørgen Graabak (Trondheim, 1991ko apirilaren 26a) eskiatzaile norvegiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan sei domina eskuratu ditu Konbinatu nordikoko proban, lau urrezko eta bi zilarrezko bat[1].

Jørgen Graabak

(2018)
Bizitza
JaiotzaTrondheim1991ko apirilaren 26a (33 urte)
Herrialdea Norvegia
Jarduerak
JarduerakNordic combined skier (en) Itzuli
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm8562116 Twitter: JrgenGraabak Olympic.org: joergen-graabak Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

2010. urtean Munduko gazte mailako txapelketan txapeldunordea izan zen taldekako proban. 2011n egin zuen debuta Munduko Kopan eta berehala hasi zen garaipenak eskuratzen. 2013ko Munduko txapelketan zilarrezko domina lortu zuen taldekako proban.

2014ko Sotxiko Jokoetan emaitza bikaina lortu zuen, txapeldun olinpikoa izan baitzen bakarka zein taldeka[2]. 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan ez zuen arrakasta bera izan eta zilarrezko domina bakarra eskuratu zuen. 2019-2020 denboraldian unduko Kopako txapeldunordea izan zen sailkapen nagusian.

2022ko Pekingo Jokoetan hiru probatan hartu du parte, bitan txapelduna izan da eta hirugarrenean zilarra eskuratu du[3].

Txapelketak

aldatu
Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Sotxi (  Errusia)   Bakarka malda handia/10 km
2014 Sotxi (  Errusia)   Taldeka malda handia/4 x 5 km
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   Taldeka malda handia/4 x 5 km
2022 Pekin (  Txina)   Bakarka malda handia/10 km
2022 Pekin (  Txina)   Taldeka malda handia/4 x 5 km
2022 Pekin (  Txina)   Bakarka malda ertaina/10 km
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Val di Fiemme (  Italia)   Taldeka malda handia/4 x 5 km
2015 Falun (  Suedia)   Taldeka malda handia/4 x 5 km
2017 Lahti (  Finlandia)   Taldeka malda handia/4 x 5 km
2019 Seefeld (  Austria)   Taldeka malda handia/4 x 5 km
2021 Oberstdorf (  Alemania)   Taldeka malda handia/4 x 5 km
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Hinterzarten (  Alemania)   Taldeka malda handia/4 x 5 km

Erreferentziak

aldatu
  1. «GRAABAK Joergen - Athlete Information» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
  2. norvegieraz: {{{1}}} «Sotsji-helten Jørgen Graabak: Tyngre å bære OL-suksessen enn jeg trodde» www.vg.no (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
  3. «Graabak wins second Beijing 2022 gold as Norway triumph in Nordic combined relay» www.insidethegames.biz 1645107673 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).

Kanpo estekak

aldatu