Marian Galarraga Saralegi aldatu

Marian Galarraga Saralegi Altzon (Gipuzkoa) jaio zen 1947ko abuztuaren 16an eta bizitza osoa eman du euskararen aldeko aktibismoan; 70. hamarkadan euskara irakasle izaten hasi, eta zine eta telebista bikoizle, bikoizketa irakasle eta zuzendari, eta euskarazko filmen banatzaile ere izan da.

1980ko udazkenean Donostian sortu zen Irrati-Telebista Eskolako lehenengo promozioko ikasle izan zen Galarraga eta bertan trebatu zen bikoizle moduan. Eskolaren itzalean antolatu zen FIBIZEn (Filmak Bikoizteko Zerbitzuan) parte hartu zuen, ETBren lehenengo urteetako bikoizketa produktuak sortuz.

Mikel Mendizabalekin batera bikoizle irakasle izateko aukeratu zuten FIBIZEko hurrengo promozioak trebatzeko. Galarraga izan zen Euskal Herrian "take" bat bikoiztu zuen lehenenengo pertsona.[1]

FIBIZEko lanak amaitu eta Donostiako Eresoinka bikoizketa enpresan lanean hasi eta bertan urte batzuk pasa ondoren Galiziara joan zen TVG telebistaren sorreran hango bikoizleak trebatzera.

Handik Euskal Herrira itzulita, Galdakaoko K2000 enpresan sartu zen bikoizketa kalitate arduradun eta bikoizle zuzendari bezala.

1993an Tinko Euskara Elkartea sortu zuen, Euskara zinema aretoetan sarrarazi eta euskararen normalkuntza sustatzeko helburudun elkartea. 2012an jubilatu zen arren, elkarteko lehendakari izaten jarraitzen du gaur. Aipagarria da Tinko izan zela euskarara bikoiztutako filmak areto komertzialetan sartzen aintzindari eta horren erakusgarri, zirkuitu komertzialean ikusi zen lehenengo euskarazko filma Alargunaren Gailurra (Widows' Peak - John Irvin, 1994).

Tinko Euskara Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abadia saria jaso zuen 2004 urtean, zineman euskararen erabilera sustatzeko egindako lanagatik eta 2016an Beste Begiradak sari berezia jaso zuen Marian Galarragak.

 
Marian Galarraga "Beste Begiradak" saria jasotzen, Blanca Zaragüetarekin.

1996an REC Grabaketa Estudioa sortu zuen Jose Luis Rubio eta Joxe Felipe Auzmendirekin batera eta bertan bikoizketa zuzendari eta bikoizle lanetan aritu zen 2006ra arte.

Bere alaba Izaskun Arandia, IZAR Films ekoiztetxearen sortzaile, film zuzendari eta ekoizlea da eta bere semea Iñigo Arandia, Kaixomaitia euskaldunon harremanetarako webgunearen sortzaile eta Tinko Euskara Elkarteko zuzendaria da.

Bikoiztutako Aktoreak aldatu

Ingrid Bergman (Anastasia), Meryl Streep, Diane Keaton (Reds), Natasha Richardson (Alargunen Gailurra), Maureen O'Sullivan (Tarzan), Jacqueline Bisset, Carmen Maura (800 Balas), Barbra Streisand (Funny Lady)

 
Marian Galarraga bikoizten

Erreferentziak aldatu

https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez/20080222/atarikoa?set_language=eu

https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez/20080222/galarraga

https://www.berria.eus/paperekoa/1864/028/001/2019-06-12/bikoizketak-aurrera-egingo-badu-etb-da-gakoa.htm

Bikoizketa (Wikipedia)

https://kepa-cueto0.webnode.es/los-grandes-que-doble/

https://todo-el-doblaje-vasco7.webnode.es/doblaje-de-series/

https://diccionario-del-doblaje-vasco.webnode.es/g/

Kanpoko estekak aldatu

Marian Galarragari elkarrizketa - Tolosako Ataria

Tinko, beste 20 urtez - Zinea.eus

Marian Galarraga, euskaraz ahotsa jartzen - Tolosako Ataria 2022

Pello Gutierrez eta Marian Galarraga izan dira 'Zurriolako butaka'-n - Berria

"Zinema gakoa da euskararen normalizazioan, ametsak eragiten dituelako" - Gaur8 NAIZ

  1. Txantiloi:Cas Cueto, Kepa. Diccionario del doblaje vasco. .