Ireki menu nagusia
Artikulu hau telesailari buruzkoa da; puntuazio zeinuari buruzko artikulua ikusteko, ikus «Puntu eta koma».

Puntu Koma Maialen Sorzabalberek eta Amaia Rojok sortutako telesail digitala edo websaila da. Next Station ikus-entzunezko plataformaren euskarazko webserie lehiaketa irabazi zuten, eta telesaila EiTBren ekoizpenaz gauzatu zen. 2019ko ekainaren 4an estreinatu zen eitb.eus webgunean, eta ekainaren 10ean estreinatuko da ETB 1en. Maru Solores da zuzendaria, eta 10 minutu inguruko sei atalez osatua dago. Telesailak hainbat sari eta errekonozimendu lortu ditu. Aktoreen artean Iñake Irastorza, Mikel Ibarguren, Iñigo Gastesi, Sara Cozar, Fariba Sheikhan, Enrike Amilibia eta Iñaki Beraetxe daude.

Puntu Koma
Puntu Koma (TB).png
Jatorria
Sorrera-urtea 2018
Argitaratze-data 2019
Jatorrizko izenburua Puntu Koma
Jatorrizko hizkuntza euskara
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
Sasoi kopurua 1
Atalak 6
Ezaugarriak
Genero artistikoa drama eta thrillerra
Hizkuntza euskara
Iraupena 10 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Maru Solores
Gidoigilea(k) Maialen Sorzabalbere
Amaia Rojo

Antzezlea(k)
Iñake Irastorza
Mikel Ibarguren Egibar
Iñigo Gastesi
Sara Cozar
Fariba Sheikhan
Enrike Amilibia
Iñaki Beraetxe






Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Next Station
Euskal Irrati Telebista
IZAR Films


Ekoizle eragilea Izaskun Arandia
Jokin Etcheverria
Diego Urruchi
Elbio Nielsen
Bestelako lanak
Musikagilea Mikel Lauki
Argazki-zuzendaria Amara Mosteiro
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data 2019ko ekainaren 10a
Amaiera-data 2019ko uztailaren 15a
www.eitb.eus/eu/hedapena/serie-digitalak/puntu-koma/

Eduki-taula

SinopsiaAldatu

Arrate (Iñake Irastorza) 60 urte baino gehiagoko emakume bat da. Ospitaletik dei bat jaso du, Koldo semea oso larri dagoelako. Ospitalera iristen denean, semea koman topatuko du. Aldi berean, bere semearen bizitza ezagutzen ez duela konturatuko da. Bertan, elkar ezagutzen ez duten pertsona talde bat elkartuko da eta, nahiz eta oso ezberdinak izan, espazioa eta denbora partekatu beharko dute egoera arraro horretan.

Aktoreak eta pertsonaiakAldatu

Horietaz gain Kepa Rojo, Markel Korkostegi, Maribel Godoy eta Maider Ansó ageri dira paper txikiagotan. Kepa Errasti aktoreak cameo bat du mediku gisa, eta telesailaren sortzaileak, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo, erizainen paperean ageri dira.

DenboraldiakAldatu

Denboraldia Atalak Emisioa Emisio hasiera Emisio amaiera Audientzia (ETB 1)
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 6 eitb.eus
ETB 1
2019ko ekainaren 4a
2019ko ekainaren 10a
2019ko uztailaren 9a
2019ko uztailaren 15a

AtalakAldatu

Atalak Emisio data Audientzia
eitb.eus ETB 1 Ikusleak Kuota (eusk.)
1 2019ko ekainak 4 2019ko ekainak 10 %1,8 (%5,4)
2 2019ko ekainak 11 2019ko ekainak 17
3 2019ko ekainak 18 2019ko ekainak 24
4 2019ko ekainak 25 2019ko uztailak 1
5 2019ko uztailak 2 2019ko uztailak 8
6 2019ko uztailak 9 2019ko uztailak 15 %0,4

EkoizpenaAldatu

SorreraAldatu

Maialen Sorzabalbere (Donostia, 1996) Zuzenbidea eta Komunikazioa gradu bikoitzeko ikaslea da, eta Amaia Rojo (Donostia, 1996) Historia graduko ikaslea, biak aurretiko esperientziarik gabekoak ikus-entzunezkoetan. Bien artean garatutako proiektua izan zen Puntu Koma. Hasierako ideia umorezkoa zen, baina produkzio aldetik gauza gehiegi eskatzen zituenez moldaketak egin zituzten, eta proiektuan aurrera egin ahala ildo dramatikoa landu zuten.[1]

Bi gidoilariek hasieratik transmititu nahi zuten mezua aniztasunarena da, Sorzabalbere eta Rojoren hitzetan "Istorioarekin transmititu nahi genuen aniztasunak pertsona bati ekar diezaiokeena ona besterik ez dela. Laguntzeko eta aberasteko balio duen zerbait oparituko dizu ondokoari laguntzeak, eta hark zuri laguntzen uzteak. Era berean, ez dakizu zer aurki dezakezun pertsona batengan, hark zer ezkuta diezazukeen". Biek uste dute mezua eta istorioa «oso unibertsalak» direla, eta iruditzen zaie nazioarteko beste jaialdi batzuetara irits daitekeela.[2]

GarapenaAldatu

Telesaila Next Station ikus-entzunezko plataformaren euskarazko webserie lehiaketaren bigarren ediziora aurkeztu zuten. Aditu talde baten balorazioen eta sare sozialen bidez publikoaren iritzia jaso ondoren, lehiaketako irabazlea izan zen. Sorzabalbere eta Rojok finalera heldu ziren beste bi proiektuen arduradunekin batera egonaldia egin zuten Mondragon Unibertsitateak Bilbon duen Bizkaiko Berrikuntza Faktoriako egoitzan, eta Joanes Urkixoren laguntza izan zuten.

Epaimahaia ETBko Gorka Garciak eta Itziar Azpeitiak zein Next Stationeko Jokin Etxeberriak, Diego Urrutxi eta Elbio Nielsenek osatu zuten. Gidoiaren originaltasuna nabarmendu zuten, suspentsea izateaz gain gizarte mailako eztabaida zabaltzeko gaitasuna zuela esanez. Era berean gaiak egungo kezka unibertsalei erantzuten ziela adierazi zuten, atzerriko merkatuetan zabaltzeko aukera aipatuz.[3]

Saria irabazi ondoren Sorzabalbere eta Rojo Tabakalerako 2deo euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzeko laborategian aritu ziren, zuzendari eta gidoilari profesionalen laguntzaz gidoiari azken ukituak emateko. Izaskun Arandia izan zen gidoiari ekarpen garrantzitsuenak egin zizkiona. Gidoi proiektua bukatu zenean Maru Solores zinemagilea batu zen proiektura, websaila zuzentzeko.

GrabaketaAldatu

Grabaketa 2018ko maiatzean hasi zen[4], Maru Soloresen zuzendaritzapean, 4K teknologia (ultradefinizioa) erabiliz. Teknologia hori erabiliz egindako euskarazko lehen telesail digitala da.[5] Grabaketa Donostiako Institutu Onkologikoan burutu zen, nagusiki ospitalizazio solairuan. Onkologikoan ingresaturiko neska batek cameo bat egin zuen grabaketaren amaieran.

EiTBk, saritu zuen epaimahaiko kide izan ondoren, lana oso modu positiboan baloratu zuen, eta berau gauzatu eta ekoizpena diruz laguntzeko konpromisoa hartu zuen. Itziar Azpeitia ETBko Proiektu berezien arlo-buruaren hitzetan "Bateko, EiTBk gazte talentua bilatu, garatu eta ondoren atxikitzeko egindako ahaleginaren emaitza bikaina izan da proiektu hau, eta Maialenek eta Amaiak ondo agerian utzi dute bere balioa eta aurretik duten etorkizuna. Besteko, websailek, iraupen laburreko ikus-entzunezko eduki digitalak diren neurrian, gazteen kontsumitzeko modu berrietara hurbiltzeko aukera ezin hobea eskaintzen digute".[6]

Maru Solores zuzendariarekin batera Izaskun Arandia eta Next Stationeko Jokin Etxeberria, Diego Urrutxi eta Elbio Nielsen aritu dira ekoizle eragile gisa. Kepa Errasti aktoreak cameo bat du telesailean, Next Stationen lehiaketako finalistetako bat izan ondoren.

PromozioaAldatu

2018ko urrian proiektuko gidoilari, zuzendari eta ekoizleek Bilboko Seriesland jaialdiko mahai inguruan parte hartu zuten, telesailaren nondik norakoak azalduz. Ekitaldian bi minutuko eszena bat ikusteko aukera ere egon zen. 2018ko abenduan lehen atala Bilboko pantaila handi batean proiektatu zuten.

Estreinaldia eta emisioaAldatu

Hasieran 2019an interneten jarrriko zutela eta 2020an ETBn estreinatuko zela adierazi zuten,[7] baina 2019ko maiatzaren 30ean ekainaren 4ean eitb.eus-en ikusgai egongo zela jakinarazi zuen EiTBk, eta handik egun gutxitara, ekainaren 10ean, estreinatuko zutela ETB 1en.[8] Aste bateko aldearekin, 22ː15ean igoko dira atalak eitb.eus-era eta hurrengo astean estreinatuko dira ETB 1en, betiere Gure Kasa saioaren ondoren. Astero atal bat ikusi ahalko da.

LaburpenaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

HarreraAldatu

Harrera kritikoaAldatu

Urtzi Urkizu Berriako kazetariak telesaila estreinaldiaren aurretik ikusteko aukera izan zuen, eta proposamen interesgarria zela adierazi zuen, drama eta intriga dosi neurtuetan eskaintzan dituena.[9] Lander Arretxeak, telesailaren estreinaldiaren harira, euskarazko fikzioan dauden hutsuneak betezen hasiak direla idatzi zuen Berrian, eta Puntu Koma-rem gidoilarien freskotasuna zein hurbileko gaiak jorratzea txalotu zituen.[10][11] Miren Maniasek lehen atalak hurrengoa ikusteko gogoa pizten duela adierazi zuen, istorioak aurrera gutxi egin arren, eta aktore zein errealizazio lanak goretsi zituen.[12]

SariakAldatu

Asia Web Awards jaialdian zenbait izendapen jaso zituen, eta drama onenaren saria eraman zuen, 2018ko abenduan. Bestalde, Accolade Global Film Competition lehiaketan beste sari bat jaso du, eta Miami Web Fest jaialdiaren (AEB) 2019ko edizioan bi izendapen jaso zituen, nazioarteko telesail onenerako eta Iñake Irastorza aktore onenaren sarirako.

ErreferentziakAldatu

  1.   «'Puntu Koma' websailaren sortzaileak - TBX.eus» tbx.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-04 .
  2.   Urkizu, Urtzi «Aniztasunak ezustean dakarrena» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-06-04 .
  3.   «'Puntu koma', ultradefinizioko 4k teknologian euskaraz egingo den lehen seriea» El Diario Vasco 2018-05-14 . Noiz kontsultatua: 2019-06-04 .
  4. (Gaztelaniaz)  «Comienza el rodaje de ‘Puntu koma’, primera serie digital en euskera. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2019-06-04 .
  5.   «4K teknologia erabiliz euskaraz eginiko lehen telesaila, laster EiTBn» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-04 .
  6.   «'Puntu Koma' serie digitala estreinatuko du EiTBk» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-04 .
  7.   Urkizu, Urtzi «'Puntu Koma' websaila 2019an ikusi ahalko da Interneten» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-06-04 .
  8.   «'Puntu Koma' serie digitalaren estreinaldia, asteartean, eitb.eus-en» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-04 .
  9.   Urkizu, Urtzi () «Puntu Koma websaila osorik ikusteko pribilegioa izan dut. Drama eta intriga, dosi neurtuetan. Proposamen interesgarria, euskaraz, aktore onekin. Badator. Ez galdu.» @urtziurkizu . Noiz kontsultatua: 2019-06-04 .
  10.   Arretxea, Lander «Badator» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-06-04 .
  11.   Arretxea, Lander «Errepika?» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-06-11 .
  12.   Manias, Miren «Hiruko erregela» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-06-06 .