Ivan Aivazovski
Ivan Konstantinovitx Aivazovski (armenieraz: Հովհաննես Այվազովսկի, errusieraz: Иван Константинович Айвазовский; Feodosia, 1817ko uztailaren 29agreg./uztailaren 17ajul. - 1900eko maiatzaren 2greg./apirilaren 19ajul.) pintore errusiarra, jatorri armeniarra, famatua bere itsas pinturengatik.
Biografia
aldatu1833an San Petersburgoko Arteen Akademian sartu zen, eta bi urte geroago zilarrezko dominarekin graduatu zen.
1841ean bost urteko bidaia hasi zuen, Italia, Portugal, Espainia, Frantzia, Erresuma Batua eta Herbehereak ezagutu zituen, beste batzuen arte.
1842an Turner paisaia-pintorea ezagutu zuen. Errusiara itzuli zenean, 1844an, San Petersburgoko Arteen Akademiako kide izendatu zuten, eta bi urte geroago, bertako irakaslea izan zen.
1845ean, Aivazovskik Istanbulera joan zen Abdulmezid I.ak gonbidatuta, eta 1845–1890 urteen bitartean errepikatu zuen bidaia. Bidaia horietakoak dira hainbat sultanek eskatutako margolanak.
1848an egin zuen bere lehenengo erakusketa Moskun. 1853an Feodosiako arkeologia-indusketetan parte hartu zuen, eta handik ateratako artelan ugari Hermitage museoko bilduman daude gaur egun.
1857an, Parisen egin zuen erakusketa bikain baten ondoren, Aivazovskiri Ohorezko Legioa intsignia eman zioten. 1869an Egipto bisitatu zuen.
Aivazovskyrengan eragin handia izan zuen Asia Txikiko armeniar sarraskiak (1895), hori dela eta, hainbat koadro margotu zituen gai horren inguruan, Mercury bi itsasontzi turkiarrek erasotua esate baterako.
Bere azken egunak Feodosian igaro zituen, non arte-eskola bat eta historia museo bat ireki zituen. Feodosian hil zen 1900. urtean.
Galeria
aldatu-
Mercury bi itsasontzi turkiarrek erasotua, 1892
-
Ekaitza, 1854
-
Tallinneko ikuspegia
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Aivazovski |
- (Ingelesez) Ivan Aivazovskiren margoak
- (Errusieraz) Ivan Aivazovskiren margoak eta Biografia