Bederatzigarren olatua

Bederatzigarren olatua (errusieraz: Девятый вал) jatorri armeniera zuen Ivan Aivazovski margolari errusiarraren lan ezagunena da. 1850an bukatu zuen baina, antza, 1848an hasi zuen. Gaur egun San Petersburgoko Museo Errusiarrean ikus daiteke. Batzutan esan da hau dela Errusiako margolan ederrena.[1] Ivan Aivazovski egin zituen itsas ikuspegiei esker oso ospetsua izan zen.

Bederatzigarren olatua
Jatorria
Sortzailea(k)Ivan Aivazovski
Sorrera-urtea1850
IzenburuaДевятый вал eta The Ninth Wave
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak221 (altuera) × 332 (zabalera) cm
Genero artistikoaItsas ikuspegia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaErrusiar Museoa
BildumaErrusiar Museoa
InbentarioaЖ-2202

Deskribapena aldatu

Margolan honetan gauean izandako ekaitzaren ondorengo zazpi naufrago ikusten ditugu. Naufragoak salbatu nahian gelditu diren hondakinetara heltzen dute. Dena dela, protagonismoa ez da gizonena, eguzkiarena eta itsasoarena baizik.

Izenburua itsas tradizio batetik dator: olatu guztien artean txikizio handiago eragiten duena bederatzigarrena da.[2] Orokorrean, margolanak kolore beroak erakusten ditu eta, moduz, itxaropena adierazten du, hau da, okerrena igaro da. Gaia erromantizismo garaian oso ohikoa zen: naufragio eta gizakiaren borroka izadiaren elementuen aurrean.

Ivan Aivazovskik, zuen ikus-memoria handiari esker, paisaiak buruz margotzen zituen, hauek aurrean izan gabe. Haren iritziz ezinezkoa zen zuzenean elementuen mugimendua pintzelen bitartez. Harentzat garrantzitsuago zen irudimena sentzazioak baino.

 
Naufragoak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu