Isabel Gemio

badajoztar kazetaria, aurkezlea

Isabel Gemio Cardoso (Alburquerque, Badajoz, 1961eko urtarrilaren 5a) badajoztar kazetari eta telebistako eta irratiko aurkezlea da. 1980ko hamarkadaren amaieran, telebistaren aurpegi ezagun bihurtu zen, eta bere ibilbide profesional zabalaren zati handi bat egin du aurkezle. Bere izeneko Fundazioak gaixotasun arraroen ikerketa zientifikoa sustatzen du.

Isabel Gemio

Bizitza
JaiotzaAlburquerque1961eko urtarrilaren 5a (63 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)SER
IMDB: nm1408883 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Alburquerquen (Badajoz probintzia) jaio zen. Oso gaztea zela Badajoz hiriburura joan zen, batxilergoa egitera eta, ondoren, arte dramatikoko ikasketak hasi zituen. SER kateko Radio Extremaduran hasi zuen kazetaritza-lana. Unibertsitarioei eskainitako saioa zen, eta hantxe aurkitu zuen bere benetako bokazioa.

Lan ibilbidea

SER kateko Radio Extremaduratik, laster, Kataluniara igaro zen kate bereko Radio Bartzelonara. 'Isabel Garbí' izenarekin La chica de la radio, Cita a las cinco edo El Diván bezalako saioak aurkeztu zituen.

1984an Telebistaren munduan hasi zen, Andrés Caparrósen eskutik, eta harekin batera aurkeztu zuen TVEren Los sabios ('Garbí' abizen artistikoarekin jarraituta) haurrentzako lehiaketaren aurkezpena, eta, ondoren, Telesurrera pasatu zen Hoy mismo saioa egitera. Irratira itzuli zenean, Cadena Rato eta Radio Nacional de Españan lan egin zuen.

1988an, berriz deitu zion Televisión Españolak, Manuel Hidalgo ordezkatzeko udan magazinean. 1989an, Julia Oteroren hurrengoa izan zen 3x4 lehiaketaren buru, eta urtebete egin zuen.[1] Aita hil berria zela, omenez, saio hori aurkezteko, aitaren 'Gemio' abizena berreskuratu zuen eta behin betiko mantendu du.

Aurrerago, Antena 3ek fitxatu zuen, eta, 1993tik 1994ra, Lo que necesito es amor saioa aurkeztu zuen.[2] 1996an, saio italiar baten bertsio espainiarra egin zuen: Sorpresa, ¡Sorpresa! 1998ra arte mantendu zen, eta 2007ko urtarrilean berriro aurkeztu zuen.[2]

Hurrengo urteetan, irratia eta telebista txandakatu zituen; esate baterako, goizeko De buena mañana (2001-2002) magazina, non Juan Ramón Lucas ordezkatu zuen eta Hay una carta para tí (2002-2004), biak Antena 3en.[2] 2004ko irailaren 11tik 2017ko abendura bitartean, Te doy mi palabra irratsaioa aurkeztu zuen Onda Ceron. 2008ko udatik aurrera, Te doy mi palabra (Onda Cero) saioa eta bere jaioterriko (Extremadura) telebista autonomikoan egindako elkarrizketa-saioa bateratu zituen.

 
Isabel Gemio (eskuman erdi inguruan) Telebistako altxor biziak, 2012

2008an semeetako baten gaixotasunak Isabel Gemio Fundazioa sortzera bultzatu zuen, muskulu-distrofia eta bestelako gaixotasunak ikertzeko. Fundazioaren bidez, Espainian hiru milioi pertsona kaltetu dituzten gaixotasun arraroak desagerrarazteko ikerketa zientifikoko ildoak finantzatu eta sustatu nahi dira. [1][3]

2018an, 26 urtez beste kate batzuetan izan ondoren, Televisión Españolara itzuli zen, Retratos con alma elkarrizketa-saioa aurkeztera.[4]

2023ko apirilean estreinatu zuen Quality Mediak ekoitzitako El refugio de los salmones podkasta.[5]

Bizitza pertsonala aldatu

Julio Nilo Manrique Roldán (Matanzas, Kuba, 1969) eskultore kubatarrarekin ezkondu eta dibortziatu zen. Xavier Bennasar enpresaburuarekin harremana izan du.[6][7]

Bi seme ditu: Gustavo, gaixotasun ezohikoa duena, Duchenneko muskulu-distrofia, eta Diego.[8][9]

Sariak aldatu

  • Urrezko TFa (1994) Aurkezle Onenari, Lo que necesitas es amor saioarengatik.
  • Urrezko TFa (1996) Aurkezle Onenari Sorpresa, ¡Sorpresa! saioarengatik.
  • Zilarrezko Garbantzua (1996).
  • Zilarrezko mikrofonoa (2005), Te doy mi palabra saioarengatik.
  • Urrezko Antena (2006): Te doy mi palabra saioarengatik
  • Nazioarteko Prentsa Klubaren saria (2007)
  • Urrezko mikrofonoa (2009), Te doy mi palabra saioarengatik.
  • Clara Campoamor saria (2014), komunikabideetan genero berdintasuna sustatzen egindako ekarpenarengatik.
  • Ondas saria (2017) ibilbideari.
  • 2019ko Irrati eta Telebista saria, irratian egindako ibilbideari.

Irrati-ibilbidea aldatu

  • La chica de la radio Radio Barcelonan (SER katea).
  • Cita a las cinco Radio Barcelonan (SER katean).
  • El Diván Radio Barcelona (SER katean).
  • Te doy mi palabra (2004-2017) Onda Ceron.

Telebistako ibilbidea aldatu

Dokumentalak aldatu

  • 2018. Jóvenes invisibles. Isabel Gemiok zuzendutako dokumentala, gaztetatik gaixotasun arraroaduen batekin bizi izanari buruzkoa. Testigantzen bidez, bizitzari nola aurre egin eta zailtasunak nola gainditzen dituzten erakusten du.[10]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu