Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua (Gasteiz)

Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua Arabako Gasteiz hiriburuko hego eta mendebaldeko nekazaritza kontzejuek osatutako elkarte bat dat. Eremu honetako biztanleria 2008an 1.524 biztanletakoa zen. Eremu hau honako 23 kontzeju era 3 auzok osatzen zuten:

Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°54′N 2°42′W / 42.9°N 2.7°W / 42.9; -2.7
Azalera102 km²
Demografia
Dentsitatea14,94 bizt/km²

Gainera, horiei kontzejuetatik kanpo dauden 2 auz hauek ere batu behar zaizkie:

Herri hauetako batzuk antzinatik Gasteizko eskumenean zeuden, XIV. mendearen erdialdera Alfontso XI.a Gaztelakoak Gasteizi eman baizizkio, Amarita, Krispiña, Gamarra, Gamarragutxia, Gobeu, Miñao, Miñaogutxia eta Erretana kasu.

Gainontzeko herri edo kontzejuak XX. mendean Gasteizek bereganatu zituen arte independienteak izan ziren. Bereganatze edo batasun hori gauzatu aurretik honako udalerriak osatu zituzten: Mendoza (Mendoza eta Eztarroa); Oto (Otobarren, Otogoien eta Martioda) eta Foronda (Aztegieta, Foronda, Andetxa, Artatza Foronda, Arangiz, Mandoia, Mendiguren, Gereña, Lopida, Lermanda, Uribarri Dibiña eta Ihurre).

Eremu honetan daude Gasteiz-Foronda aireportua, Forondako kuartela eta Arabako Teknologia Parkea.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz

Kanpo estekak aldatu