Gobeu
Gobeu (ofizialki Gobeo) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da.
Gobeu | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′49″N 2°42′58″W / 42.863659°N 2.716101°W |
Garaiera | 504 m |
Geografia
aldatuZadorra ibaiaren ertzean dago. Gasteizko udalerriaren ipar-mendebaldean kokatua, hirigunetik 6 kilometrora dago.
Ekonomia
aldatuHerriko jarduera ekonomiko nagusia industria da, inguruko Gamarra Nagusian gertatu bezala. Izan ere, Gobeuko lurretan Ehari-Gobeuko industrialdea eraiki zen 1960ko hamarkadatik aurrera. Gaur egun Gasteizko Ehari-Gobeu auzoko zati dugu.
Demografia
aldatuGobeuko biztanleria |
---|
![]() |
Ondasun nabarmenak
aldatu- Landazuritarren oinetxea, XVII. mendean berreraikia. Fatxadan armarri handia du, «Antes morir que manchar el vivir» («bizitzea lohitu baino lehenago hil») gaztelaniazko goiburua duena. Bertan bizi izan zen Joakin Jose Landazuri, XVIII. mendeko arabar historialaria.
Jaiak
aldatuGobeuko herrixkak ekainaren 29an ospatzen ditu bere jaiak.
Argazki galeria
aldatu-
San Pedro eliza
-
San Pedro elizako ataria
-
Landazuri historialariaren palazioa
Kanpo estekak
aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |