Eztarroa[1] (ofizialki Estarrona) Gasteizko udalerriko (Araba) mendebaldeko herri bat da. Muinotxo baten gainean dago, Otoetarako bidean. Eztarroatik iparraldera, hurbil dago Forondako aireportua.

Eztarroa
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°52′N 2°45′W / 42.87°N 2.75°W / 42.87; -2.75
Garaiera539 m

1205ean Donemiliagako goldean eta 1257ko beste dokumentu batean Eztarrona izenaz ageri da. 1294an, berriz, Heztarrona izenaz; eta XV. mendean, Escarrona. 1562an, berriro ere Eztarrona; eta 1572an, Aztarrona.[2]

Historia

aldatu

Eztarroak Erdi Aroan, hiribildua zenean, berezko jaurerria zuen. Haren defentsarako, egungo elizaren ondoan, Eztarroako dorrea zegoen. Dorre horrek hainbat jabe ezagutu zituen: Hurtado de Mendozatarrak, Gebaratarrak, Manriquetarrak, Orgaztarrak eta Alabatarrak. XVIII. mendearen erdialdean, jaurerri propioa izateari utzi zion, Gaztelako Koroaren eskuetara igaro baitzen.

Hiribildutzat ageri den lehenengo dokumentua da 1562ko Valladolideko Errege Entzutegi eta Kantzelaritzaren errege-gutun bat. Hiribildutzat, Mendozakoarekin batera Arabako Batzar Nagusietan prokuradorea izendatzen zuen, ordezkari.[3]

Eztarroa Mendozako udalerriaren barruan egon zen, harik eta 1975ean udalerri hori desegin eta hango herriak Gasteizko udalerrian sartu zituzten arte.

Demografia

aldatu
Eztarroako biztanleria
Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuak.[4]

Ondarea

aldatu

Herritar ospetsuak

aldatu
  • Gaspar Alaba Aranguren, Ignazio Maria Alaba arabar marinelaren aita.[5]
  • Frai Martin Bizkaitarra. Santuaren ospeaz hil zen, 1532an. Badaiako mendilerroan dagoen Santa Klara komentuan profesa egin zuen.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Estarrona» Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Estarrona: Nombres» Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  3. (Gaztelaniaz) «Estarrona: Historia» Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  4. Txantiloi:Cita web
  5. a b (Gaztelaniaz) Sáenz de Ugarte, José Luis. (1983). Álava pueblo a pueblo. Arabako Kutxa, 86 or..

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba