Aztegieta[1] (Asteguieta gaztelaniaz) Gasteizko udalerriko (Araba) mendebaldeko herri eta kontzeju bat da. 1975 arte Foronda udalerriaren barruan egon zen.

Aztegieta
 Euskal Herria
Aztegietako eliza, bere ezkerrean etxebizitzen bloke modernoak eta eskuinean herri tradizionala.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′40″N 2°43′50″W / 42.8611°N 2.7306°W / 42.8611; -2.7306
Demografia

504 metroko garaieran dago. Gasteizko hirigunearen ipar-mendebaldean dago, Zadorra ibaiaren ondoan. Iparraldean Andetxarekin egiten du muga, hegoaldean Krispiñarekin, ekialdean Gasteizko hirigunearekin, eta mendebaldean Eztarroarekin.

Aipatzekoa da Andre Mariaren eliza. Eraikuntza gotikoa da, baina badu leiho erromaniko bat.[1]

Demografia aldatu

Aztegietako biztanleria

Jaiak aldatu

Aztegietak irailaren 8an ospatzen ditu bere jaiak.[1]

Argazkiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba


Kanpo estekak aldatu