Andetxa
Andetxa (Antezana de Foronda gaztelaniaz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 509 metroko altitudean dago. Gasteiz hirigunetik 12 kilometrora dago ipar-mendebaldeko norabidean. Forondako aireportuaren ondoan kokatuta egoteagatik ondo komunikaturik dago autobidez, bai Altubeko gainera doan autobidea zein aireportura doana.
Andetxa | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′17″N 2°43′33″W / 42.8881°N 2.7258°W |
1960ko hamarkadatik biztanleak galdu ditu eta 110 biztanletik 70era jaitsi da biztanleria. Foronda udalerriko herriburua izan zen, 1975ean Gasteizek Foronda anexionatu zuen arte.
Demografia
aldatuAndetxako biztanleria |
---|
Jaiak
aldatuAndetxak irailaren 29an ospatzen ditu jaiak.
Argazki galeria
aldatu-
San Migel eliza
-
Xabier Egañaren marrazkiak, elizako atarian
-
Elizako erretala
-
Xabier Egañaren marrazkiak eliza barruan
Kanpo estekak
aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |