Arangiz
Arangiz (ofizialki Aránguiz / Arangiz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. Gasteiz iparraldean dago, Ihurre, Abetxuku, Araka eta Mendigurenen ondoan. 511 metrotara dago. Gasteiz hirigunetik 6,5 kilometrora dago ipar-mendebaldeko norabidean. Iruñea eta Bilboko autobideak batzen diren lotunetik gertu dago eta 1975 arte Foronda udalerriko auzoa izan zen.
Arangiz | |
---|---|
Gasteiz, Euskal Herria | |
| |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Udalerria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42° 53′ 18″ N, 2° 42′ 00″ W / 42.8883°N,2.7°WKoordenatuak: 42° 53′ 18″ N, 2° 42′ 00″ W / 42.8883°N,2.7°W |
Altuera | 511 m |
Demografia | |
Biztanleria | 120 (2015) |
Demografia eta biztanleriaAldatu
Arangizko biztanleria |
---|
![]() |
Ondasun nabarmenakAldatu
San Pedroko elizak elementu gotikoak eta erromanikoak ditu. Elizaren erretaulak barrokoak dira.
JaiakAldatu
Herriak ekainaren 29an ospatzen ditu jaiak.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |