Kontrainsurjentzia Euskal Herrian

Inkontrolatu» orritik birbideratua)

Frankismoaren garaietatik espainiar estatuarekiko gatazkaren baitan Euskal Herrian garatutako kontrainsurjentziak espainiar estatuaren estrategiaz sustatu, bultzatu eta ikertu gabeko legearen eta giza eskubideen aurkako ekintzak biltzen ditu. Horren historiografiaren bilketa lan konplexua da, garaiko errepresioaren eta hedabide alternatiboen ezaren ondorioz, ekintza asko inork bere gain hartu ez zituenez, inkontrolatuen ekintzak izen generikoaren baitan utzi zirelako eta gertaera asko behar bezala zabaldu eta ikertu ez direlako. Bestalde, konplexutasun horri gerra zikin kontzeptuaren anbiguotasuna eta ekintza asko legezkotasunaren mugan edo alegalak izatea (baimendu gabeko entzuketak, kasu) gehitu behar zaizkio.

Espainiar estatuaren aldetik

aldatu

Espainiako Gerra Zibilaren osteko garaietan galtzaileen aurkako errepresioa fronte guztietan garatu zen. Agintari frankistek, funtzionarioek, falangistek, excombatientes izeneko espainiar gudari ohiek, Frankoren guardiakoek, Guerrilleros de Cristo Rey... erregimenaren aurkako pertsonak mehatxatu eta zigortzea normaltzat jotzen zen, eta legez kanpoko jarduera hauek gerra zikina baino gehiago sistemaren errepresio bide normaltzat hartzen ziren. ETAren sorreraren ostean eta batez ere Frankismoaren azken aldean errepresio mota honek beste ezaugarri batzuk hartuko zituen eta gerra zikina berebiziko presentzia hartuz joan zen Euskal Herriko bilakaera politikoan, beti ere Zerbitzu Sekretuek edo Inteligentzia Zerbitzuek antolatuta.

Francisco Francok Carrero Blanco 1973ko ekainaren 9an izendatu zuen Gobernuko Presidente, eta honek, frankismoaren jarraipena segurtatzeko, Informazio Zerbitzuak berrantolatu zituen. Horrela, estatuko segurtasun zerbitzu guztiak "Gobernu Presidentziaren Dokumentazio Zerbitzua" (Servicio de Documentación de Presidencia del GobiernoSDPG)-ren menpean gelditu ziren. 1974an, Carrero Blancoren hilketaren ostean, "Dokumentazio Zerbitzu Zentrala" (Servicio Central de DocumentaciónSECED)-ek hartu zituen SDPGren funtzioak. 1977an SECED CESID (Defentsako Informazio Goi Zentroa-Centro Superior de Información de la Defensa) bilakatu zen. 2002. urtean CNI (Espainiako Inteligentzia Zerbitzua - Centro Nacional de Inteligencia) sortu zen Espainiako Zerbitzu sekretuak Eruopakoekin parekatu eta profesionalizatzeko asmoz.

Hasiera batetik SDPGk egitura paramilitar eta parapoliziala antolatu zuen errepresioa bideratzeko eta batez ere tentsio estrategiaren bidez prozesu politikoa kontrolatzeko asmoz. Espainiako eskuin muturreko elementu eta poliziez gain, egitura honetan sartu ziren frankismoaren babesen Espainian bildutako nazioarteko faxista eta mertzenarioak: OASeko kide frantsesak, PIDE portugaldarraren kideak, AAA argentinarraren kideak, Ordine Nuovo eta Avanguardia Nazionale talde faxista italiarraren kideak... Delle Chiae, Valerio Borghese (Ordine Nuovo) eta Jean Pierre Cherid (OAS) izango dira horietako pertsona aipagarrienak.

Gerra zikinerako hainbat izen sortu eta erabiliko ziren, helburu berdinekin: Accion Nacional Española (ANE),Antiterrorismo ETA (ATE), Batallon Vasco Español (BVA), Triple A (AAA), Guerrilleros de Cristo Rey, Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL).

ATE (Anti-Terrorismo ETA) izenekoa 1975eko ekainean agertu zen jendaurrean, ordura arte Ipar Euskal Herrian egindako ekintzak bere gain hartzeko zabaldu zuen prentsa ohar baten bidez. 1980 hamarkadako lehen urteetara luzatu zen. Urte horietan BVEk protagonismo gehiago hartzen joan zen eta aldi berean ATE desagertu egin zen.

BVE (Batallón Vasco Español) 1975etik 1982ra artean hartu zituen gerra zikineko ekintza ugari bere gain.

GAL (Grupos Antiterroristas de Liberación) 1982an sortu zen PSOE gobernura iritsi zenean, gerra zikina egitura eta jarduera profesionalagoan jarduteko asmoz, eta 1987. urtera arte ekintza ugari hartu zituen bere gain. GAL erakundearen desegiteak, ordea, ez zuen ekarri gerra zikinaren amaiera (ikus aurrerago, kronologia).

Orokorrean, ekintza asko inkontrolatuei ere egotzi izan zaizkie medio ofizialetatik, antolatu gabeko jardueraren irudia emateko. Inkontrolatuen ekintza asko, ordea, ondo antolatuta zeuden: Saenz de Santamariaren agindupean zegoen Espainiako Estado Mayor delakotik guardia zibilez eta eskuin muturreko elementuez osatutako komandoak antolatu ziren gerra zikinean jarduteko. Guardia Zibilaren Grupo Operativo de Servicios Secretos (GOSSI) jardun zuen ekinbide horretan. Eta Gil Sanchez Valiente kapitaina zen Euskal Herrian jarduten zuen GOSSIk antolatutako komando horietako baten burua[1].

Izan ere, SDPGk antolatutako talde haien presentzia mantendu egin zen Espainiako estatuak bideratutako gerra zikinean, eta elementu haiek osatutako taldeez gain indar armatu desberdinen informazio zerbitzuak ere aritu izan dira gerra zikinean Zerbitzu Sekretuen egituraren barruan.

Bestela ere, espioitza politiko eta bestelako gertakari askotan nahastuta ibili dira Espainiako Zerbitzu Sekretuak. [2]

Frantziako estatuaren aldetik

aldatu

Frantziako Zerbitzu sekretuek gerra zikinean izandako jarduerak ezagunak izan arren (DST[3], RG[4], DNAT[5]eta DGSE [6]) Euskal Herriaren kasuan ez da agertu horren gaineko dokumentazioa, Espainiako zerbitzu sekretuekin duen kolaborazioa jakina izanik ere.

GALen kasuan polizia eta militar frantsesen inplikazioa agerikoa izan da eta kazetaritza munduan ere ondo dokumentatuta dago. Besteak beste, 1995ean Angel Lopez Carrillo polizia espainolak El Mundo egunkariari aitortu zion Joël Cathala polizia frantsesak Espainiako Barne Ministeritzatik dirua jaso zuela errefuxiatuei buruzko informazioaren truk[7]. Baina Frantziako epaileek ez dute horien gaineko prozedura judizialik ireki[8].

Bestetik Popo Larre, Iparretarrak taldeko kidea, 1983ko abuztuaren 7an desagertu zen poliziarekin izandako tiroketa baten ostean, baina horren gaineko daturik ez dira oraingoz agertu. 2009ko apirilaren 18an desagertu zen Jon Anza ETAkideari buruzko ikerketak ere 2013an artxibatu zituen Tolosako epaitegiak, espainiako poliziak ukan zukeen ardura ikertu gabe[9].

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu