Hernando Pizarro
Hernando Pizarro Vargas (Trujillo, 1504 - ib., 1578) espainiar konkistatzailea izan zen. Gonzalo Pizarro Luzearen semea. Italian eta Nafarroan borrokatu zen, aita bezala. 1530ean, bere anaia Franciscok Perura eraman zuen anaia, Gonzalorekin eta Juanekin batera. Pizarro anaiek Atahualpa buruzagia hil eta haren altxor handiaz jabetu ondoren, Hernando Espainiara itzuli zen, Erregeari aberastasun hartatik zegokion bostena ematera. Atzera Perura itzuli zenean, Cusco gobernatzeko kargua eman zioten, Juan eta Gonzalo anaiekin batera. Almagroren etsai amorratua izan zen, eta hainbat liskarren ondorioz, Pizarro anaien eta Almagroren arteko gerra sortu zen, 1538an. Salinasko guduaren ondoren, Almagro preso hartu eta hil zuten, Hernandoren aginduz. 1539an, Espainiara itzuli zen, eta Indietako kontseiluaren aginduz, preso egin zuten Almagro hiltzeagatik. Motako gazteluan gatibu egon zen, 1560. urtea arte. Askatasuna eskuratu zuenean, Trujillora joan zen, eta han hil zen.
Hernando Pizarro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Trujillo, 1502 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Trujillo, 1578 (egutegi gregorianoa) (75/76 urte) |
Familia | |
Aita | Gonzalo Pizarro Rodríguez de Aguilar |
Ezkontidea(k) | Francisca Pizarro Yupanqui |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta konkistatzailea |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | kapitain |
Parte hartutako gatazkak | Nafarroako konkista Italiar Gerrak Civil Wars between the conquerors of Peru (en) Inka Inperioko konkista |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.