Diego de Almagro

Diego de Almagro (Almagro, 1475 - Cusco, 1538ko uztailaren 8a) espainiar konkistatzailea izan zen.

Diego de Almagro
Diego de Almagro.JPG
Bizitza
Jaiotza Almagro, 1475 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Espainia
Heriotza Cusco1538ko uztailaren 8a (62/63 urte)
Hobiratze lekua Cusco
Heriotza modua heriotza zigorra: itotzea
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea eta gudaria
Gradua jeneral

Pedrarías Dávilaren agindupean Panamako okupazio ekinaldietan esku hartu zuen (1514). Pascual de Andagoyak «El Dorado» lurraldearen berri zabaldu zuenean, Almagrok eta Pizarrok elkarte bat moldatu zuten hegoaldean espedizioak antolatzeko. Pizarrok, 1530ean abiaturik, inken inperioa beretu zuen. 1533an Almagro Pizarrorekin batu zen Cajamarcan, beronen eskuetatik Atahualparen altxorretik zegokion partea hartuz; elkarrekin Cuscora abiatu eta hiria hartu zuten. Espedizio bat antolatu zuen egun Txile den lurraldera, baina ondorio onik gabe. Lurralde zatiketa berri baten arabera Nueva Toledo zeritzana egokitu zitzaion, baina ez zegoen garbi Cusco haren barne aurkitzen zen, ala Pizarrori egokituriko Nueva Castillan. Handik aurrera gerra piztu zen bien artean. Hasieran, Almagroren aldekoek Pizarro anaiak garaitu zituzten Abancayn (1537) eta haietako bi, Hernando eta Gonzalo, preso hartu zituen. Almagrok arartekotza onartu zuen, baina Pizarrotarrek ez zuten bete. Salinasko guduan (1538ko apirila) Almagro garaitua eta atxilotua izan zen eta handik bi hilabetera hil zuten.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diego de Almagro  


  Artikulu hau Gaztela-Mantxako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.