Influencer
Influencera, gai jakin bati buruz sinesgarritasuna duen pertsona da eta, sare sozialetan duen presentzia eta eraginagatik, negozio edo marka bat Internet bidez ezagunagoa eta nabariagoa bihurtzea lor dezakete. Influencerrek, sareetan, beraien zaletasunei buruzko ikuspegi pertsonalak partekatzen dituzte, eta horrek joera markatzeko eta kontsumo-ohituretan aldaketak sortzeko gai bihurtzen ditu. Internet bidez gero eta ikus-entzule, like, retuit eta share gehiago eskuratu ditzakete eta horrek eragin handia du[1][2].
Influencerrek YouTubeko kanalak, blogak edo bestelako sare sozialak erabiltzen dituzten pertsonak dira, eta haietan oihartzuna eta eragina dutenak. Era askotakoak izan daitezke: batzuk haien etxeetatik lan egiten dute bakarrik eta beste batzuk ekitaldi garrantzitsuetara gonbidatuak izaten dira. Nahiz eta influencerrak ez diren nahita nahiez pertsona famatuak, badira haien sare sozialei esker influencer oso azkar bihurtu diren celebritiyak.
Influencerrak marketin erreminta gisa
aldatuPertsona hauen bitartez negozio handia egin daiteke. Izan ere, gaur egungo teknologiek enpresei haien salmentak handitzeko teknika berri eta berritzaileak aurkitzeko beharra sortu die. Beraz, influencerrak sareko marketina eta publizitatea erabiliz lan egiten dute (sare sozialetako marketina, bereziki). Marken atxikimenduaren (engagement delakoaren) % 70 influencerren bidez egiten den lanari esker lortzen da.
Enpresek influencerrak hautatzeko erabiltzen dituzten irizpideak hurrengoak dira:
- Beste erabiltzaileengan iritzi eta erantzun ezberdinak eragiteko duten ahalmena. Sare sozialetan aritzen den pertsona batek influencerra izateko aukera handiak izango ditu besteak gai edo marka baten inguruan hitz egitera eramaten baditu.
- Influencer baten jarraitzaileek antzeko interesak izatea. Jarraitzaileak garrantzitsuagoak dira haien kalitatearengatik haien kantitateagatik baino.
- Influencer horrek gaiari buruzko elkarrizketan parte hartzea. Ezinbestekoa da pertsona honek ekintza konkretu horretan esku hartzea sare sozialetan arrakastatsua izateko.
Influencerrak era askotako helburuak lortzeko kontrata daitezke, hala nola:
- Produktu edo zerbitzu baten merkaturatzean laguntzeko.
- Marka berri baten merkaturatze batean lan egiteko, enpresa horren irudia izanik.
- Marka baten ekintza konkretu bat promozionatzeko.
- Jendartean marka baten ekitaldiak zabaltzeko, ekitaldi horretara bertaratuz.
Famatuenak
aldatuForbes aldizkariaren arabera, hurrengoak dira mundu mailako influencer ospetsuenak[3]
Kosmetika arloko influencerrak:
- Zoe Sugg.
- Michelle Phan.
- Huda Kattan.
- Nikkie de Jager.
- Shannon Harris.
- Jefree Star.
- Kandee Johnson.
- Manny Gutierrez.
- Christen Dominique.
- Waynes Goss.
Kirol arloko influencerrak:
- Kayla Itsines.
- Jennifer Selter.
- Emily Skye.
- Michelle Lewin.
- Joe Wicks.
- Cassey Ho.
- Lyzabeth Lopez.
- Simeon Panda.
- Natalie Jill.
- Rachel Brathen.
Etxearen dekorazioko influencerrak:
Erreferentziak
aldatu- ↑ «¿Qué es el marketing de influencers? | Lidera Estudios | Marketing de influencers» web.archive.org 2017-10-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué es un influencer? - Diccionario de Marketing 40deFiebre» 40deFiebre (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Espinel, Rodrigo. (2017-04-14). «Los 30 influencers más importantes del mundo según Forbes» Producción Audiovisual (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).