Ekoizpen-faktore

Baliabide ekonomiko» orritik birbideratua)

Ekonomian, ekoizpen-faktoreak ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen diren baliabideak dira, baina, lehengaiak ez bezala, ez dira produktuaren zati bat, baizik eta produktua ekoizteko erabili den bitarteko bat (adibidez, torloju bat egiteko burnia lehengaia da, eta torlojua egiteko makina ekoizpen-faktore bat). XIX. mendean, ekonomilariek bereizten zituzten hiru ekoizpen-faktoreak lurra (baliabide naturalak, ura, ...), kapitala (makinak, ...) eta lana ziren. Egun, giza-kapitala (langileen ezagutza eta trebetasuna) eta teknologia osatzen duten ezagutza zientifikoak beraiek ere ekoizpen-faktore gisa hartzen dira. Aldi berean, ekoizpen-faktore finkoak eta aldakorrak ere bereizten dira. Ekoizpen-faktore finkoak epe laburrera aldatzen ez direnak dira (eraikinak, makinak, ...). Lana ekoizpen-faktore aldakorra da, epe laburrera lan-indar handiagoa edo txikiagoa erabili baitaitezke (lanordu gehiago edo gutxiago).

Ekonomia klasikoa

aldatu

Ekonomialari klasikoek 4 ekoizpen-faktore existitzen zirela kontuan hartu zuten, lurra, lana, kapitala eta ezagutza, hain zuzen ere. Banaketa hau XIX. mendeko ohiko ekonomiaren egituraren menpekoa zen, non lehen mailako sektorea ekoizpen gehienaren arduraduna zen; ondorioz, herrialde guztietakoa, baita nazio errentarena ere. Modu horretan lurra ekoizpen-faktore bat zen; hala ere, lur faktorea ez zen bakarrik irabazi ekonomikoa atera ziteken nekazal- eta baso-lur kantitatea, baizik eta baliabide natural eta meatzaritzakoak ere. Modu berean, mineral konkretu batzuen ekoizpenean ekonomialari klasikoek mineralen kantitate eta kalitatea kontabilizatzen zuten ekoizpenean zuzenean eragingo zuen faktorea zelako.

Ekonomialari klasikoek (Adam Smith, David Ricardo…) ekintzaileen jardueran lan faktorea kontuan hartu zuten; izan ere, fisiokratek aparteko faktorea kontsideratzen zuten.

Lur faktorea, gaur egun kapital faktorearen barruan sartuta dagoena, naturan ekoizpenerako erabil daiteken edozer da; hau da, zerbitzu eta produktuetako ekoizpen prozesuan erabili daitekeen baliabide naturalen taldea da. Ez zen bakarrik lurra kontuan hartzen, baizik eta ura, landareak, animaliak, mineralak, energi iturriak … ere kontuan hartzen ziren.

Ekoizpen-faktoreak

aldatu

Ekoizpen-faktoreak produktu edo zerbitzu bat egiteko behar diren baliabideak dira. Hauek jarduera ekonomikoaren lehenengo fasea osatzen dute, ekoizpena (eskaintza) errenta-banaketa eta gastuaren (eskaria: kontsumoa eta aurrezkia) aurretik doa. Tradizioz 3 ekoizpen-faktore bereizten dira:

  • Lur faktorea: honen barruan lurrazala dago, zeinak ura, zuhaitzak eta mineralak eskaintzen dituen.
  • Giza faktorea edo lana: ekoizpen-faktorean parte hartzen duen gizakiaren jarduera oro. Ekonomian “T” baten bidez adierazten da.
  • Kapital faktorea: ekonomian “K” baten bidez adierazten da eta hiru taldetan bana daiteke:
    • Kapital fisiko edo erreala: Hau era berean bitan banatzen da:
      • Finkoa: ekoizpenerako erabiltzen den edozein baliabidea; hala nola, eraikinak eta makineria. Haien biziraupena ekoizpenaren hainbat zikloetakoa da.
      • Zirkulatzailea: kontsumitzeko prozesuan dagoen edozein ondare, lehengaiak; eta bereziki, biltegian daudenak.
    • Giza kapitala: langile guztiak.
    • Finantza kapitala: dirua.

Geroago, autore batzuek iradoki dute ekoizpenaren eboluzioaren ondorioz, beste faktore edo magnitude batzuk behar zirela ekoizpenaren forma, eboluzioa eta egitura azaltzeko, haien artean:

  • Giza kapitala, lanaren kalitatearen neurri moduan ulertuta, heziketa akademiko eta lan esperientziarekin erlazioa duena.
  • Faktore ekintzaile edo enpresa-faktorea: beste autore batzuek enpresa-faktorea gehitzen dute enpresa ekimenarekin lotuta. Haren eginkizuna ohiko faktoreak koordinatzea da; eta ondorioz, ekoizpen totalean eragina dauka.

Adibidez, har dezagun banku bat enpresa baten moduan. Honek lan faktorea edukiko luke ohikoa teorian, eta baita koordinaziozko enpresa-faktorea ere. Ohiko faktorearen barruan giza faktorea hartuko litzateke kontuan; hala nola, sukurtsaletako langileak, zein haien ekoizpen-faktorea giza kapitalagatik eraginda egongo litzatekeen. Bankuak ere, kapital-faktorea izango luke, bai fisikoa (eraikina, ordenagailuak…), baita finantzario ere (dirua). Azkenean, enpresa-faktoreak koordinatuko lituzke faktore guztiak.

Faktoreen ekoizpen totala

aldatu

Ikusi den moduan, ekonomialari klasikoek ekoizpen-faktoreak azaldu zituztenetik ekoizpen-faktore garrantzitsuen kantitatea aldatuz joan da. Kontabilitate moderno nazionala hainbat ekoizpen-faktore egoera larrian jartzeagatik gertatu zen; horren ondorioz, ikusi da ekoizpenaren handipena ezin dela azaldu ohiko faktoreekin, lana eta kapitalarekin.

Ekoizpen-faktore berri guztiak ekoizpenaren gehikuntza azaltzeko saiakuntzak dira. Ekoizpenaren gehikuntza faktore zehatzengatik edo ohiko faktoreen aldakuntzengatik, zeinak era konkretu batean azaldu dezaken, bai ekoizpen-faktoreetan eman diren gehikuntzak, baita ekoizpenean emandakoak ere. Hala ere, arazo metodologiko asko daude ekoizpen-faktoreak praktikan zer diren eta era praktikoan neurtzeko moduaren inguruan. Izan ere, ekoizpen totala ez da erabilitako baloreen funtzio determinista langile guztiak berdinak ez baitira (giza kapital metatuagatik bereizi dira), ezta enpresa guztiak ere (horregatik enpresa faktorea hartu zen kontuan). Hala ere, ez da existitzen modelo kuantitatibo onik, zeinak ekoizpenaren gehikuntza azaldu dezake ekoizpen-faktoreez hitz eginez. Baina ez dago zalantzarik teknologiaren metodoen efizientzien, langileen formakuntzaren eta faktore estokastikoen garrantzia kuantifikatu behar dela.

Kontabilitate-kapitala

aldatu

Kontabilitatean kapitala aktiboaren (ondasun eta eskubideak) eta pasiboaren (zorrak eta betebeharrak) arteko diferentzia da. Eguneroko bizitzan "kapital" hitza erabiltzen da aktiboaren hurrengo elementuetarako:

  • Kapital fisikoa: material ukigarriak: eraikuntzak, lehengaiak, izakinak…
  • Giza kapitala: hezkuntza, langileen formakuntza profesionala edo gizartea.
  • Kapital finantzarioa: enpresaren funtzionamendurako beharrezkoak diren baliabide finantzarioak epe motzean eta luzean.

Argibidea: sailkapen hau erretorikoa da; izan ere:

  • “Kapital fisikoa” eta “kapital finantzarioa”, “aktiboak” dira bakarrik; hau da, aktiboaren ondare-masako elementuak.
  • Ezin zaio balore objektiborik eman “giza kapitala"ri unitate monetarioak jarriz; beraz, ondare-kontabilitateak ez du kontuan hartzen.

Ekoizpen-motak faktoreen banaketaren arabera

aldatu

Manufaktura-ekoizpenaren barruan hainbat maila desberdin daude kapitala eta esku-lanaren ekoizpenean duten eraginaren arabera:

  • Eskulana edo lan-koizpena: industria modernoaren lehenengo urtetan ohikoagoa zen eta indarra gizakiak egiten zuen; hala ere, erremintak erabiltzen ziren. Beraz, produktibitate maila langilearen trebeziaren menpe zegoen.
  • Ekoizpen mekanizatua: industria iraultzan ekoizpenaren arrazionalizazio maila handitu zen eta makinak gehiago erabiltzen ziren; ondorioz, ekoizpena areagotzea ahabidetu zuen. Hala ere, makinaren kontrola gizakiak egiten zuen.
  • Ekoizpen teknifikatua: ekoizpen-mota hau makinen automatizazioan oinarritzen da. Makina eta sistemen diseinua gizakiaren beharra gabe funtziona dezakete edota gizakiaren parte hartze txikiarekin. Berriki, produkzio teknifikatua erraminta informatikoetan, robotetan eta konputazioaren aurrerapenean oinarritu da.

Gaur egungo zientzia ekonomikoa

aldatu

Ekoizpen-faktoreak gaur egun zientzia ekonomikoan eboluzio prozesu batean aurkitzen dira; hain zuzen ere, estruktura erraz bat lortzeko.

Gaur egun, lur faktorea (gizakiarengatik gero eta gehiago aldatua) kapitalaren barruan sartzen da eta baliabide naturala edo kapital naturala deritzo.

Ekonomiaren ezaguerako ikuspuntutik, XX. mendearen bukaeran gertatu diren enpresa-garapenarengatik teknologia eta zientziarekin batera (I+G deitua –ikerketa eta garapena- , baita I+G+b ere – ikerketa, garapena eta berrikuntza-) beste ekoizpen-faktore bat osatzen dute; izan ere, herrialde garatuetako ekoizpenean gero eta gehiago nabarmentzen da.  Kapital fisikoa, finantza kapitala eta giza kapitalarekin, kapital intelektuala edo ezagutzaren kapitala egongo zen.

Modu horretan, ekoizpen-faktoreen sailkapen berri bat sortzen ari da:

Inbertsioak aukera ematen du ekoizpen-faktoreen bolumena handitzeko. Hezkuntza inbertsio mota bat kontsidera daiteke; izan ere, langilearen ahalmen eta ekoizpena handitzen baitu.

Ikus, gainera

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu