Ireki menu nagusia

Indiako ozeanoa

Indiako ozeano» orritik birbideratua)

Indiako ozeanoa[1] Lurreko hirugarren itsasoa da zabaleraz: 75.000.000 km². Iparraldean Asia du, hegoaldean Antartika, mendebalean Afrika, eta ekialdean Australia. Batez besteko sakonera 4.210 metrokoa da. Gehienekoa, berriz, 7.450m, Javako osinean[2].

Indiako ozeanoa
Indiako ozeanoa.png
Kontinentea Afrika, Asia, Ozeania, Antartika
Koordenatuak 20° S, 80° E / 20°S,80°E / -20; 80Koordenatuak: 20° S, 80° E / 20°S,80°E / -20; 80
Azalera 75.000.000 km²
Zabalera 8.333 km
Sakonera batez bestekoa: 4.210 m
handiena: 7.450 m

GeografiaAldatu

 
Indiako ozeanoaren mapa batimetrikoa

Ozeano gaztea izateagatik (lehen Madagaskar, India eta Australia lotuta zeuden), urpeko mendilerroak daude; haien artean: berrogeita hamar gradukoa (90° E meridianoan iparraldetik hegoalderantz), edota Chagos-Laccadivekoa (Lakshadweep, Maldivak eta Chagos uhartek lotzen); gainera Maskareinak ‘plateau’ Madagaskar ekialdetik Rodrigues uharteraino (2000 km.), eta hegoaldean Kerguelen uharteak nolabaiteko azpikontinentea.

KlimaAldatu

Ekuatorearen iparraldean monzonikoa da, urritik apiril arte ipar-ekialdeko haizea dabil; maiatzetik urri arte haizeak hego eta mendebaldekoak dira. Aldaketaren aroan zikloiak agertzen dira noizean behin Arabiako itsasoan eta Bengalako golkoan. Ekuatorearen hegoaldean haizeak oro har ez dira hain zakarrak, hala ere udan zikloi batzuk agertzen dira Maurizio aldean.

Indiako ozeanoa beroena da iparraldean; baina hegoaldean icebergak hegoko 45° graduraino hel dezakete; 65° gradutik hegoalderantz icebergak ikustea arrunta da.

Azaleko salinitatea 1000ko 32tik 37ra izaten da.

HistoriaAldatu

Monzoneko zikloak jakitea erabilgarria zen marineletarako; horrela Indonesiatik Madagaskarraino joan ziren antzinako malgaxeak. I. eta II. mendean Erromatar inperio eta Indiako hegoaldeko artean merkataritza nabarmenekoa zen.

1497an, Vasco da Gama Portugaldik Indiara heldu zen, eta haren erreinuak espezieen merkataritzaren onura lortu zuen. XVII. mendean beste europar batzuk heldu ziren (herbeheretarrak, britainiarrak eta frantsesak batez ere).

1869an Suezko kanala ireki zen, eta Indiako ozeanoaren eta Europaren arteko bidaia denbora nabarmen laburtu zen.

2004ko abenduaren 26an tsunami handi batek 226.000 lagun hil zituen, eta beste milioi bat etxe gabe utzi zituen.

UharteakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.