Indalecio Sarasketa
Indalecio León Sarasketa Uriarte, pilota arloan Aizpiri Txiki edo Eibarko Txikito deitua (Durango, 1860ko maiatzaren 22a - Eibar, Gipuzkoa, 1900eko apirilaren 1a), esku huskako, palako eta zesta puntako bizkaitar pilotaria izan zen.
Aizpiri Txiki | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Izen osoa: | Indalecio León Sarasketa Uriarte | |||
Jaiotza data: | 1860ko maiatzaren 22a | |||
Jaioterria: | Durango (![]() | |||
Heriotza data: | 1900eko apirilaren 1a (39 urte) | |||
Heriotza herria: | Eibar (![]() | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Postua: | ||||
Debutatze data: | 1876ko uztailaren 26a | |||
Debutatze pilotalekua: | Astelena pilotalekua | |||
Erretiratze data: | 1886[1] |
Bizitza
aldatuDurangon jaioa, gurasoak eibartarrak zituen, Mandiolako Aizpiri baserrikoak (Victor Sarasketaren lehengusua zen). Oso gazte jokatu zuen lehenbiziko partida: 1876ko uztailaren 26an, Eibarren, hamasei urte zituela, sasoi hartan pilotaririk onenetarikoa zen Markinako Laba apaizaren kontra.
Euskal Herri osoan, Bartzelonan eta Madrilen ospea lortu ondoren, Argentinara joan zen. Bertan, Paysandu txapeldunari irabazi zion 1884an eta oso famatu bilakatu zen.[2]
Antonio Peña kazetariak honela deskribatu zuen 1892ko La Pelota y los Pelotaris liburuan :
« | Ezagutu eta miretsi ditudan pilotarien artean liluragarriena, artistena eta famatuena. Euskal Herriko joko hori berritu eta inoiz inork ez bezalako altuerara goratu zuela esan daiteke.[3] | » |
1894an etxera itzuli zen. Eibarren hil zen, 1900eko apirilaren 1ean, tuberkulosiak jota.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Sarasketa, Indalezio (izg. Eibarko Txikito. .
- ↑ Bombín, Luis. «Indalecio Sarasqueta» Auñamendi Eusko Entziklopedia. http://www.euskomedia.org/aunamendi/107052.
- ↑ «Indalecio Sarasqueta "Eibarko Txikito" (1860-1900)» Egoibarra.com.