Poch
Ignacio María Gasca Ajuria (Donostia, 1956ko urtarrilaren 4a - 1998ko irailaren 18a), Poch ezizen artistikoaz ezaguna, euskal musikaria izan zen.
Poch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ignacio María Gasca Ajuria |
Jaiotza | Donostia, 1956ko urtarrilaren 4a |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Heriotza | 1998ko irailaren 18a (42 urte) |
Heriotza modua | : Huntingtonen gaixotasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Izengoitia(k) | Poch |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza, gaixotasuna eta heriotza
aldatuDonostian jaioa, Ignacio Gascak anaia bategatik jaso zuen Poch goitizena. Anaia nagusi horri, ahula osasunez, Pochete-tik (makala, ahula)[1] esaten zioten, eta haren goitizen hori eta haren laburdura Poch jaso zituen Ignaciok. Pochete eta Iñaki ere esaten zioten Donostian, gainera. Bi anaiek gaixotasun genetiko bera zuten, Huntingtonen gaixotasuna, nerbio sistemaren gaitza. Anaia ume zela hil zen,[2] baina Ignaciori 1980ko hamarkada erdialdean diagnostikatu zioten.[3]
1970eko hamarkadan Zaragozako Unibertsitateko Huescako kanpusean medikuntza ikasten hasi zen, eta urte horiek Madrilen egonaldiekin tartekatu zituen. Medikuntza alde batera utzi zuen 1977 aldera (bere aita osagilearen atsekaberako), musikan jarduteko edo, lagunen batzuek susmatzen zutenez, gaixotasunaren lehen faseak igarririk osagile bezala etorkizunik ez zuela izango.[1]
Huntingtonaren eraginez, 1980ko hamarkadan buruaren eta gorputzaren endekapen progresiboa garatu zuen, oso nabaria jada hamarkada kreatibo hura amaitu orduko, eta are progresiboagoa 1998an hil zen arte (azken urteak Donostiako etxean igaro zituen, familiak zainduta).
Ibilbide musikala
aldatuGipukozko hiriburuaren eta Madrilen arteko bizibide batean ibili zen 1970ko eta 1980ko hamarkadetan. Musikan, lehen urratsak Donostiako proiektu labur batean eman zituen, Coco Flash-en[4] eta aldi berean N-634 taldean (Bilbon eratuak, baina Kike Turmix gipuzkoarra zela buru): haren gai batzuk diskoetara iritsi ziren. Ondoren, 1978an, Donostian talde propioa sortu zuen Poch-ek, Glass Onions izenarekin: Lou Reed edo Ramonesen bertsioak egiten zituen. Talde horrek urte horretan bertan aldatu zuen izena eta La Banda sin Futuro.[5][6] billakatu zen: disko bat grabatu zuen, 5 abesti bederen, baina ez zen argitaratu; kopia pirata bat egin zen, halere, "Nos van a desinfectar" bezalako kantuekin, bildumazaleen gutizia bihurtu zena. 1997an, Subterfuge Records disketxea kaleratu zituen "Grabaciones desinfectadas" izenarekin.[6]
Bitartean, Madrilen egonaldiak eginez, Movida Madrileña izenekoan zebiltzan taldeekin musika egiten hasi zen, bereziki Ejecutivos Agresivosekin. Alaskarekin ere ibili zen Los Pegamoidesen, talde horretako Carlos Berlanga soldadutzan zela.[1]
1982an La Banda sin Futuroren bidea itxi eta talde horretako beste donostiar batekin, Alejo Alberdirekin, Madrilera joan zen: Derribos Arias izeneko taldea sortu zuen. Ibilbide labur baina arrakastatsua izan zuen, kritika eta harreraren aldetik, eta single zehatzekin, egin zuen albumarekin baino (En la guía, en el listín, 1983).
1984an Derribos Ariasen bigarren diskoa izan behar zena ekoizpeneko asmakuntza baten gisa antolatzen hasi zen, estudioko musikagileekin (taldekideekin izan barik), multinazionalei saltzeko asmoz. Poch-ek proiektu hartan sinetsi zuen, ahotsak jarriz, baina beste taldekideek ez, eta taldearena izan behar zena Poch-ek bere izenaz sinatuta atera zuen 1984an. Baina multinazional gehienek ez zuten interesik, eta azkenean CBSren subsidiario Epic-ek atera zuen, 1984an, "Poch se ha vuelto a equivocar" izenarekin.[1] Kritika eskasa izan zuen diskoak. "La Playa" udako abesti izateko aukera bazuen ere, arrakasta handirik ez zuen lortu. Diska horretako beste kantu batzuk "Como uña y carne" eta "El club de Herpes Viríticos" izan ziren.
1988an beste disko bat etorri zen, haren azkena: Nuevos sistemas para viajar[3] ("Viaje por países pequeños" edo "Jurelandia" bezalako kantuak zekartzan). Urte haietan "Ser o no ser" musikalean parte hartu zuen, "To be or not to be" eta "Dagas Hambrientas" kantuak idatzi zituen.[7]
1991n disko omenaldia egin zioten hainbat lagunek: El chico más pálido de la Playa de Gros. Poch, Derribos Arias eta La Banda Sin Futuroren abestiak moldatu zituzten honako taldeek: Fangoria, Gabinete Caligari, Siniestro Total, Los Enemigos, Negu Gorriak (euskaraz bertsio eginez Dios salve al Lendakari ereserkiari: Jainkoak gorde beza lehendakaria), La Frontera, Décima Víctima, Glutamato Ye-Ye. Karpeta ilustratua zeukan diskoak; bertan, Ouka Lele argazkilariak eta El Hortelano margolariak kolaboratu zuten. Diskoaren irabaziak Poch-entzako laguntza izan ziren.[2]
Diskografia
aldatuN-634
aldatu- Navidades radioactivas (hainbat talderen gabon kanten bilduma, DRO, 1982). Kantu bat, Manzana sobre manzana, gaztelaniazko Campana sobre campana kantaren bertsioa da.[8]
- Punk Que? Punk (hainbat talderen bilduma, DRO, 1983). Bi kantu.
La Banda Sin Futuro
aldatu- Grabaciones Desinfectadas (Subterfuge Records, 1997; 1982an egindako bost kantu grabaketen bilduma).[9]
Ejecutivos Agresivos
aldatu- Mari Pili (singlea, Hispavox, 1980).[10]
Derribos Arias
aldatu- Branquias bajo el agua (EP, Grabaciones Accidentales, GASA, GA-003, 1982).
- A-Flúor (singlea, GASA, GA-006, 1982).
- A-Flúor (maxi, GASA, GA-008 1982).
- Aprenda alemán (singlea, GASA, GA-012, 1983).
- En la guía, en el listín (album, GASA, GA-013, 1983).
- Disco pocho (maxi, GASA, GA-024 1984).
- Disco pocho (singlea, GASA, GA-025 1984).
Poch
aldatu- Poch se ha Vuelto a Equivocar (LP, Epic, 1985)
- Como Uña y Carne (Singlea, Epic, 1985)
- La Playa (Singlea, Epic, 1985)
- Nuevos Sistemas Para Viajar (LP, GASA, 1988)
- Viaje por países pequeños (singlea, GASA, 1988)
- No tienes ni idea de qué hora es (singlea, GASA, 1988)[6]
Erretiratu ondorengoak
aldatu- El chico más pálido de la Playa de Gros (omenaldizkoa, hainbat taldek egina, LP bikoitza, GASA, 1991).
- CD (Derribos Arias - Poch, bilduma, CD, GASA, 1996).
- La centralita de información (Derribos Arias - Poch, bilduma, disko-liburua, DRO, 2001).
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Rural, Álvaro Corazón. «Alejo Alberdi: «Estoy harto de la expresión “movida madrileña”; la explosión fue en todas partes»» Jot Down Cultural Magazine (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).
- ↑ a b Kynes, Dr. (viernes, enero 31, 2014). «Rayos C en la oscuridad: POCH, EL LEHENDAKARI DE LA MOVIDA» Rayos C en la oscuridad (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Diez años del inclasificable Poch» El Diario Vasco 2008-09-18 (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece Antxon Peón, activo músico en la época del 'Donosti Sound'» El Diario Vasco 2009-12-11 (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Biografía de La Banda sin Futuro - La Fonoteca» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ a b c Poch: Marqués del Tendedero Alto y Bajo. El Mercurio Digital (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
- ↑ «DERRIBOS ARIAS.» www.lafactoriadelritmo.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
- ↑ Marlen, Adiós Lili. (2008-12-24). «Adiós Lili Marleen: Navidades radioactivas» Adiós Lili Marleen (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Grabaciones Desinfectadas» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Discografía de Ejecutivos Agresivos Música Española» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).