Igantzi–Arantza geralekua

Nafarroa Garaiko tren geraleku zaharra
Igantzi–Arantzako geltokia» orritik birbideratua)

Igantzi–Arantza (lehen: Yanci–Aranaz) Irun-Elizondo burdinbideko tren-geralekua izan zen, Igantziko Berrizaun auzoan zegoena, Nafarroa Garaian. Gaur egun, Bidasoako bide berdearen barruan dago.

Igantzi–Arantza
Igantzi–Arantza geralekua 1916an
Map
Kokapena
UdalerriaIgantzi,  Nafarroa
Geltokiaren datuak
Irekiera1916ko otsailaren 1ea
Itxiera1956ko abenduaren 31a
Nasak1
Trenbideak1
JabeaNafarroako Gobernua

Historia aldatu

Hasieran burdin mea garraiatzeko sortu bazen ere (1889. urtean onartu zen jatorrizko proiektua, Endarlatsa eta Irun artean), 1916. urtean Elizondo eta Irun arteko linea hasi zen martxan, bidaiariak eta ondasunak garraiatzeko. Jatorrizko linea The Bidasoa Railway and mines enpresak kudeatzen zuen eta, zenbait aldiz eskuz aldatu ondoren, Compañia de los Ferrocarriles del Bidasoa-k kudeatu zuen behin betiko proiektua. Iruñeraino luzatzeko baimena bazuen ere, luzapen hori ez zen eraiki. Nafarroako hiriburua Gipuzkoarekin konektatzen zuena Plazaolako trena zen.[1][2]

1920. urtean izan zituen bidaiari gehien trenak, 171 000 guztira. Hamalau urte geroago, ordea, erdira baino gehiago jaitsi zen kopurua (78 000). Ondasunen garraioa ere gainbeheraren lekukoa izan zen: 1924. urtean 77 000 tona garraiatu ziren eta bederatzi urte geroago, 14 000 bakarrik. Erabilera gero eta txikiagoak ekarritako krisian murgilduta, 1953ko uholdeek gogor jo zioten zerbitzuari, azpiegitura kaltetu baitzuten. Hiru urte beranduago, 1956ko abenduaren 31an, behin betiko itxi zen trena.[3]

Geralekua aldatu

Irun — Elizondo burdinbidearen 23,1 kilometro-puntuan zegoen, 80 metroko altueran, Lesaka–Etxalar eta Arg.–Galtzada geltokien artean. Bide bakarreko tartea zen, eta ez zegoen elektrifikatuta.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Berodia R. (2007) El Ferrocarril del Bidasoa 1916-1956 Edit. Luis de Uranzu Kultur Taldea
  2. Martinena J.J. (1998) Navarra y el Tren. Colección Panorama nº25 Ed. Nafarroako Gobernua
  3. Olaizola J., Plaza A., Perez Amuchastegui P. (2004) El Ferrocarril del Bidasoa. Colecciones Rail. Ed. Trea.
  4. «Geralekuko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Lesaka–Etxalar Igantzi–Arantza Arrigaztelu–Galtzada
Irun–Hiria                                   Elizondo