Hindi

Hindiera» orritik birbideratua)

Hindia edo hindiera (मानक हिन्दी) Indiako ipar eta erdialdean erabiltzen den hizkuntza da, India osoan estatus ofiziala duena. Hizkuntza indoeuroparra da, indoariar taldekoa. Sanskritotik beretik ez, baizik eta hizkuntza prakritetatik garatu zen. Goi mailako hitz gehienek, ordea, sanskritoan dute jatorria.

Hindi
हिन्दी — मानक हिन्दी‎
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIndia
Hiztunak480 milioi
Rankinga6
OfizialtasunaIndia
EskualdeaHegoaldeko Asia
AraugileaCentral Hindi Directorate
Hizkuntza sailkapena
Indoeuroparra
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, silabadun hizkuntza, hizkuntza fusionatzailea, pro-drop language (en) Itzuli, adjective-noun (en) Itzuli, hizkuntza sintetikoa eta postposizioa
Genero gramatikalakgenero maskulinoa eta genero femeninoa
Kasu gramatikalakdirect case (en) Itzuli, oblique case (en) Itzuli eta bokatiboa
AlfabetoaDevanagaria
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1hi
ISO 639-2hin
ISO 639-3hin
Ethnologuehin
Glottologhind1269
Wikipediahi
Linguasphere59-AAF-qf
ASCL5203
IETFhi

Historia

aldatu

Ganges haraneko eta India Iparraldeko indo-ariar hizkuntza desberdinen artean, hindierak lortutako nagusitasuna arrazoi politikoengatik da, neurri handi batean. Indiako inbasio musulmanen garaian, erresuma islamiko nagusiek Delhi aukeratu zutelarik hiriburutzat, eta 12. mendeko testuetan bertako Dehlavi mintzaira edo dialektoa ageri da, gaurko hindieraren oso antzekoa, arbaso zuzena esateagatik[1].

Mendeetan, ez zen kulturako hizkuntza izan, Mogol Inperioan persiera baitzen nagusi, eta elite hinduetan, aldiz, prakritoa eta sanskritoa kontsideratzen ziren hizkuntza kultuak. Era berean, lehenago finkatutako Braj eta Awadhi hizkuntzei ere nagusitu zitzaien, nahiz eta hauek literatura ere bazeukaten, hiriburuaren pisuagatik. Azkenean India Iparraldeko hizkuntza aldaera asko hindieraren dialektotzat hartu izan dira bilakaera honen ondorioz.

Hindiera heziketako hizkuntza nagusi bihurtu zutelarik britainiarrek, horixe izan zen bere nagusitasunaren eta hedapenaren motiboa azkenik 19. mendean[1].

Lingua franca estatusa hartzen joan zelarik hindiera, kategoria hori zuen Indiako beste hizkuntzarekin, urduerarekin, gertutasun bat areagotuz joan zen, ez idazkeran baina bai oro har lexikoan eta mintzakeran. Hindustanera terminoa erabili ohi da hizkuntza hedatu handi hori izendatzeko.

1925. urtean Indiako Kongresu Nazionalak hindustani hizkuntza Indiako independenteko lingua franca izango zela erabaki zuen, hindi eta urdu hizkuntzen artean aukeratu beharrik gabe. Gero, Kongresua zatitu zen erlijio-lerroen arabera, eta azkenean Independentziarekin, baita lurraldea ere Pakistan eta Indiaren artean. Bi estatuetan hindustanera hizkuntza mintzatuena dela esan daiteke 21. mendean, baina urduera da ofiziala Pakistanen, eta Indian hindiera administrazioaren hizkuntza ofiziala, ezen ez nazionala[2].

India independentean, hasieran, 16 hizkuntza nazional izendatu ziren (hindia barne), eta administrazio osorako bi hizkuntza ofizial, ingelesa eta hindia (kasu honetan nazional adjektiboa gehitu gabe). Suposatzen zen urte batzuen buruan, 1965ean, ingelesak ofiziala izateari utziko ziola, hindiera bakarrik utziz: baina erabaki horrek protestak eragin zituen hegoalde drabidiko ez indo-ariarrean. 2010eko hamarkadan ere, Bengaluruko metroan edo Tamil Naduko errepideetan seinaleak hindieraz agertzeak protestak eragin ditu[2]. Hegoaldeko hizkuntza nazionalak dituzten estatuetan (Kerala eta malabarera, Tamil Nadu eta tamilera, Karnataka eta kannada, Telangana eta Andra Pradesh eta teluguera), hindia lingua franca gisa erabiltzea ez da ondo ikusia oro har, eta nahiago dute ingelesa erabili.

Aldi berean, 21. mendean indar handia bilakatu den BJP alderdi hinduak oinarri sendoenak iparraldean ditu, eta hindieraren aldeko politikak bultzatzen ditu nagusiki.

Idazkera

aldatu

Hindia Devanagari alfabetoarekin idazten da, baina bere garapen mendeetan, Kaithi alfabetoa erabili izan zen India iparraldean eta Modi delakoa Rajasthan eta Gujaraten. devanagaria sanskrito jasoarentzat gordea baitzegoen. Britainiarren aroan hasi zen devanagaria nagusitzen hindiera idazteko[1]. Kaithi idazkera Kayasth eskribauen kastak sortua zen, eta inguru musulman zein hinduetan erabiltzen zen, brahmin kasta nagusikoek gorrotatzen zutelarik erlijioz gaindiko izaera horregatik. Britainiar Inperioak aldaketa ezarri nahi zuen aurreko mogol garaiarekiko, eta alfabeto perso-arabiarraren ordezkapena izan zen neurrietako bat: zerekin ordezkatu? brahmin eliteek presio egin zuten devanagariaren alde, kaithiaren kontra.

Devanagaria ezkerretik eskuinera idazten da, alfabeto latinoa bezala[3]. Abugida alfabeto bat da, hau da, kontsonante eta bokalak bereizten ditu, baina konbinazio bereziak osatzen dituzte silabak osatzerakoan. Letra guztiek dute goialdean marra horizontal bat, letra batuketan luzatzen den, shirorekhā deritzona: itxura berezia ematen dio horrek Devaganariz idatzitako hitzei; zeinak marra zuzen horizontal luze batetik zintzilik daudela ematen du.

 
Devanagariz idatzitako hitz batean, shirorekhā lerro zuzena nabarmen, bertatik letrak zintzilik bezala.

Hala ere, ez har honela idatziriko testuak hindieraz daudela, marathera hizkuntza handia ere eta beste batzuk ere devanagariz idazten baitira.

 
Hindi edo Urduera ofizialak diren lurraldeak

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Mohan (2022). 4. atala
  2. a b (Ingelesez) «Hindi Diwas: Journey of Hindi from pre-Partition India to post-independence language politics» The Indian Express 2017-09-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  3. «The Devanagari Script» omniglot.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-29).

Bibliografia

aldatu
  • Mohan, Peggy (2022). Wanderers, Kings, Merchants: The Story of India through Its Languages. (Viking India, 2022). ISBN 978-0670093687
  • Bhatia, Tej K. (11 September 2002). Colloquial Hindi: The Complete Course for Beginners. Taylor & Francis. {{ISBN|978-1-134-83534-8}}. Retrieved 19 July 2014.
  • Grierson, G. A. Linguistic Survey of India Vol I-XI, Calcutta, 1928, {{ISBN|81-85395-27-6}} (searchable database).
  • Koul, Omkar N. (2008). Modern Hindi grammar (PDF). Springfield, VA: Dunwoody Press. {{ISBN|978-1-931546-06-5}}. Archived from the original (PDF) on 26 July 2014. Retrieved 19 July 2014.
  • McGregor, R.S. (1995). Outline of Hindi grammar: With exercises (3. ed.). Oxford: Clarendon Pr. {{ISBN|978-0-19-870008-1}}. Retrieved 19 July 2014.
  • Frawley, William (2003). International Encyclopedia of Linguistics: AAVE-Esparanto. Vol.1. Oxford University Press. p. 481. {{ISBN|978-0-195-13977-8}}.
  • Parthasarathy, R.; Kumar, Swargesh (2012). Bihar Tourism: Retrospect and Prospect. Concept Publishing Company. p. 120. {{ISBN|978-8-180-69799-9}}.
  • Masica, Colin (1991). The Indo-Aryan Languages. Cambridge: Cambridge University Press. {{ISBN|978-0-521-29944-2}}.
  • Ohala, Manjari (1999). "Hindi". In International Phonetic Association (ed.). Handbook of the International Phonetic Association: a Guide to the Use of the International Phonetic Alphabet. Cambridge University Press. pp. 100–103. {{ISBN|978-0-521-63751-0}}.
  • Sadana, Rashmi (2012). English Heart, Hindi Heartland: the Political Life of Literature in India. University of California Press. {{ISBN|978-0-520-26957-6}}. Retrieved 19 July 2014.
  • Shapiro, Michael C. (2001). "Hindi". In Garry, Jane; Rubino, Carl (eds.). An encyclopedia of the world's major languages, past and present. New England Publishing Associates. pp. 305–309.
  • Shapiro, Michael C. (2003). "Hindi". In Cardona, George; Jain, Dhanesh (eds.). The Indo-Aryan Languages. Routledge. pp. 250–285. {{ISBN|978-0-415-77294-5}}.
  • Snell, Rupert; Weightman, Simon (1989). Teach Yourself Hindi (2003 ed.). McGraw-Hill. {{ISBN|978-0-07-142012-9}}.
  • Taj, Afroz (2002) A door into Hindi. Retrieved 8 November 2005.
  • Tiwari, Bholanath ([1966] 2004) हिन्दी भाषा (Hindī Bhasha), Kitab Pustika, Allahabad, {{ISBN|81-225-0017-X}}.
  • McGregor, R.S. (1993), Oxford Hindi–English Dictionary (2004 ed.), Oxford University Press, USA.
  • Hardev Bahri (1989), Learners' Hindi-English dictionary, Delhi: Rajapala
  • Mahendra Caturvedi (1970), A practical Hindi-English dictionary, Delhi: National Publishing House
  • Academic Room Hindi Dictionary Mobile App developed in the Harvard Innovation Lab (iOS, Android and Blackberry)
  • John Thompson Platts (1884), A dictionary of Urdū, classical Hindī, and English (reprint ed.), LONDON: H. Milford, p. 1259, retrieved 6 July 2011
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.

Kanpo estekak

aldatu