Prakrito[1] (prakṛta) antzinako Indian mintzatzen zen indoariar hizkuntzen multzo bat izan zen.

Prakrito
Datu orokorrak
Lurralde eremua India
Nepal
Hiztunak Galdua XII. mendean
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Aurrekaria Vediko
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2 pra

Sanskrito brahmanek (apaiz) erritu erlijiosoetan erabilitako hizkuntza jasoa zen eta, prakrito, berriz, erlijio heterodoxoetan (jainismo edo budismo) erabili zuten. Izena sanskritozko प्राकृत prākrita: ‘jatorra’ hitzetik dator.

Hizkuntza prakrito nagusiak honakoak dira:

  • Antzinako prakrito, Ashoka enperadoreak erabili zuena.
  • Paliera, budistek erabilia.
  • Maharastri, egungo maratheraren arbasoa.
  • Sauraseni.
  • Magadhi, ekialdekoa.
  • Ardhamagadhi, jainistek erabilia.
  • Jai-Sauraseni.
  • Jain-Maharastri.
  • Apabhramsa, azken dialektoa.

ErreferentziakAldatu

  1. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-12-23.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.