Ireki menu nagusia

SV Werder Bremen (izen osoa Sportverein Werder Bremen von 1899 e. V.) Alemaniako futbol talde oso ezaguna da, Bremen hirikoa. Emaitza onak izan ditu, lau liga eta sei kopa irabazteaz gain 1992an Europako Errekopa ere irabazi baitzuen.

Werder Bremen
Ezizena(k) Die Werderaner (ibaiko irlakoak)
Sorrera 1899
Futbol zelaia Weserstadion
(edukiera: 42.500 lagun)
Presidentea Alemania Klaus-Dieter Fischer
Entrenatzailea Alemania Florian Kohfeldt
Liga Bundesliga
2018-19 8.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Zaleak Bremengo udaletxearen aurrean 2009ko Alemaniako Kopako garaipena ospatzen.

HistoriaAldatu

1899ko otsailaren 4ean kirol jantziak sari gisa irabazi zituzten hamasei ikaslek sortu zuten Fußballverein Werder taldea. Werder aintzinako alemanierazko hitza da, zeinak "ibaiko penintsula" esan nahi duen, hor baitzegoen ikasleek futbolean jokatzen zuten zelaia. 1920an beste kirol batzuetan ere parte hartzen hasi zen eta izena aldatu zuen, Sportverein Werder Bremen, gaur egun daukana hain zuzen ere. Futbola zen beren aurreneko kirola eta Alemania osoan lehen entrenatzaile profesionala hartu zuten 1922an. Ez zuen emaitza handirik izan hala ere.

30. hamarkadan sarritan irabazi zuen eskualdeko txapelketa, ez ordea Alemaniakoa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren aldaketa handiak ezagutu zituen. Bundesliga sortu aurreko urteetan Alemaniako iparraldeko bi talde indartsuenetako bat zen, bestea Hamburger SV izanik.

Bundesliga 1964ean jokatzen hasi zen eta Werder Bremen izan zen bigarren ekitaldiko txapelduna. 1967-68 denboraldian bigarren egin ondoren taldearen emaitzak kaxkartu egin ziren, 1981ean bigarren mailara jeitsi zen arte. Urte bete ondoren berriz Bundesligara itzuli eta garai onenari hasiera eman zioten 1983, 1985 eta 1986an bigarren eta 1988an berriz ere txapeldun gelditu zirelarik. 90. hamarkada oraindik eta bikainagoa izan zen, liga bat (1993), hiru kopa (1991, 1994, 1999) eta 1992ko Europako Errekopa irabaziz.

2004ean liga eta kopa irabazi zituen Alemanian. 2009an Alemaniako Kopa irabazi eta UEFA Europa Leagueko finala jokatu zuen Ukrainako FC Shakhtar Donetsk taldearekin 2-1 galdu zuelarik.

UniformeaAldatu

Kolore berdea eta zuria konbinatzen ditu Werder Bremen taldeak bere ekipamenduan.

     
 
 
 
2013-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019

PalmaresaAldatu

Alemanian: 15Aldatu

  • Bundesliga (4): 1965, 1988, 1993 eta 2004
  • Alemaniako Kopa (6): 1961, 1991, 1994, 1999, 2004 eta 2009
  • Alemaniako ligako kopa (1): 2006
  • Alemaniako Superkopa (4): 1988, 1993, 1994 eta 2009

Nazio artean: 2Aldatu

Europako ErrekopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1992

UEFA Europa LeagueAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 2009

UEFA Intertoto KopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1998

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Werder Bremenek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2009-10 UEFA Europa League Liga fasea Werder Bremen
Athletic
3-1
0-3
Athletic
Werder Bremen

Aurtengo denboraldiko jokalariakAldatu

Atezainak: 1 Tim Wiese, 33 Christian Vande, 40 Nico-Stéphàno Pellatz

Atzelariak: 2 Sebastian Boenisch, 3 Petri Pasanen, 4 Naldo, 5 Pierre Womé, 8 Clemens Fritz, 13 Duško Tošić, 15 Patrick Owomoyela, 29 Per Mertesacker

Erdilariak: 6 Frank Baumann, 7 Jurica Vranješ, 10 Diego, 11 Mesut Özil, 20 Daniel Jensen, 22 Torsten Frings, 24 Tim Borowski, 25 Peter Niemeyer, 31 Kevin Artmann, 36 Max Kruse, 38 Amaury Bischoff

Aurrelariak: 9 Markus Rosenberg, 14 Aaron Hunt, 17 Ivan Klasnić, 18 Boubacar Sanogo, 23 Hugo Almeida, 28 Kevin Schindler, 34 Martin Harnik

Jokalari historiko ezagunakAldatu

Kanpo estekakAldatu