Herriek Erabaki 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako sortutako koalizioa da. Euskal Herria Bildu (EH Bildu), Bloque Nacionalista Galego (BNG), Puyalón, Andecha Astur, Alternativa Nacionalista Canaria (ANC) eta Unidad del Pueblo (UP) koalizio nahiz alderdi politikoak biltzen ditu. Koalizio honek Ipar Euskal Herriko Euskal Herria Bai (EH Bai) eta Zutik alderdi politikoaren ondorengoa den Gorripidea taldearen babesa jaso du.

Koalizioa Euskal Herriko, Galiziako, Aragoiko, Asturiasko eta Kanariar Uharteetako ezkertiar abertzale eta nazionalistek osatuta dago eta helburua espainiar estatuko herriek autodeterminazio eskubidea lortzea da besteak beste. Zerrendaren burua EH Bilduko Josu Juaristi da eta BNGko Ana Miranda da bigarrena. Suso de Toro idazlea hamabigarren dago zerrendan. Eserleku bat lortuaz gero, EH Bildu eta BNG alderdiek lortutako botoen ehunekoen arabera Europako Parlamentuko eserlekua banatzeko erabakia hartu zuten.

Hasiera batean, Esquerra Republicana de Catalunya (ERC), Candidatura d'Unitat Popular (CUP) eta Nós-Unidade Popular zerrendara batzeko asmoa azaldu bazuten ere, ERC bere kabuz aurkeztu da eta CUP eta Nós-Unidade Popular alderdiek uko egin zioten hauteskundeetara aurkezteari.

Europa mailako afiliazioa aldatu

Europa mailan, Aralar eta Eusko Alkartasuna (egun EH Bildun) eta BNG Europako Aliantza Askea taldean daude. Talde hau Europako Parlamentuan Berdeak / Alianza Libre Europea talde politikoaren barruan dago. Hiru alderdiok 2009ko Europako Hauteskundeetan Herrien Europa - Berdeak koalizioaren barruan aurkeztu ziren. Dena dela, Sortuk (EH Bilduko alderdietako bat) parlamentuko "Ezker Unitarioa" taldean sartzeko nahia ere adierazi zuen (taldea Ezker Batua, Frantziako Alderdi Komunista, Birfundazio Komunista eta Syriza alderdiek osatua dago, Alexis Tsipras Europako Komisiorako presidente hautagaia izanik).

Lortutako emaitzak aldatu

Herriek Erabaki koalizioak 324.534 bozka (%2.07) lortu zituen, eurozinegotzi bat edukitzea lortuz. Emaitza onenak Euskadin eta Nafarroan (bi erkidegoetan bigarren alderdia izanik) lortu zituen koalizioak, Galizian ere bostgarren indarra izanik. Horren arabera, EH Bilduko hautagaia, Josu Juaristi, lehen hiru urte eta erdietan izango da europarlamentuan eta BNGren hautagaia, Ana Miranda, faltako den urte t'erdian.

Lurraldea Bozkak % Postua
Andaluzia 2181 0.09% <10º
Aragoi 1238 0.26% <10º
Asturias 1381 0.36% <10º
Kanariak 3402 0.59% <10º
Kantabria 471 0.21% <10º
Gaztela-Mantxa 525 0.07% <10º
Gaztela eta Leon 1321 0.13% <10º
Katalunia 7402 0.29% <10º
Ceuta 20 0.12% <10º
Valentzia 2270 0.13% <10º
Extremadura 228 0.05% <10º
Galizia 79732 7.90%
Balear Uharteak 923 0.34% <10º
Errioxako Autonomia Erkidegoa 212 0.18% <10º
Madril 2644 0.11% <10º
Melilla 8 0.05% <10º
Murtzia 429 0.10% <10º
Nafarroako Foru Erkidegoa 43060 20.10%
Euskal Autonomia Erkidegoa 177087 23.35%
Espainia 324534 2.07%


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.