Gorripidea
Gorripidea 2012an Zutik desegitearen ondorioz sortutako alderdi politiko ezkertiarra da[1]. 2009an sortu zen, Zutik barnean korronte abertzale moduan[2] Bere kideak ESK sindikatutik gertu daude.[3]
Gorripidea | |
---|---|
Buruzagia | Joxe Iriarte Bikila |
Sorrera | 2009ko martxoaren 1a1 2012ko urtarrilaren 28a2 |
Ideologia politikoa | Ezkerra, internazionalismoa, feminismoa |
gorripidea.blogspot.com | |
1Zutik alderdiaren barneko korrontea. 2Alderdi politiko bilakatu. |
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koaliziorako eskatu zuen bozka.[4]
2014ko azaroaren 29an ados jarri ziren kontu honetanː gorripideko kide izateak eta beste alderdi politiko baten kidea izatea konpatibleak ziren.[5] Honen ondorioz, 2015eko otsailean hamarnaka kide Alternatiban sartu ziren, Joxe Iriarte Bikila barne.[6] Gorripideko beste kide batzuk Ahal dugu alderdian sartu ziren.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ «Zutik aprueba por unanimidad su "disolución definitiva» Noticias de Gipuzkoa 2011/12/26.
- ↑ Gorripidearen agiria (2011ko urtarrila):
« Euskal Herriarentzako autodeterminazio eskubidea defendatzen dugu, Pirinioetako bi aldetako zazpi lurraldeetako bakoitzaren bategitearen aldeko erabaki librean oinarrituriko marko soberanoa, bazterketa linguistikoen ezabaketarekin, euskararen berreskurapenarekin eta hiztun eta hizkuntzen berdintasunarekin konprometitua.(...) » .
- ↑ «Los movimientos sociales nunca han de ser la correa de transmisión de nadie» Noticias de Gipuzkoa 2012/02/13.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Tiempos de esperanza (para la izquierda soberanista)» Gara 2012/10/17.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ .
- ↑ .