Aitor Etxarte

ikertzailea
Aitor Etxarte Berezibar» orritik birbideratua)

Aitor Etxarte Berezibar (Arrasate, 1956ko otsailaren 7a - Iruñea, 2020ko abenduaren 18a) pedagogoa eta euskaltzalea zen. Arrasaten jaio, baina bizitza profesionala eta lan kulturala Iruñean egin zuen, bereziki euskararen aldeko lan luzea eginez.[1][2] Hedoi Etxarte idazlearen aita zen, eta biek konpartitu dute beti Euskal kulturgintza, hezkuntza eta euskara lantzeko kezka.[3][4]

Aitor Etxarte

Bizitza
JaiotzaArrasate1956ko otsailaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaIruñea
HeriotzaIruñea2020ko abenduaren 18a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa
KidetzaEusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLiga Komunista Iraultzailea

Inguma: aitor-etxarte-berezibar-00

Irakaslea eta pedagogoa aldatu

Pedagogoa zen lanbidez eta euskaltzalea sentimenduz. Filosofia eta Hezkuntza Zientziak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

Ikasketak amaitu, eta buru-belarri sartu zen Iruñeko udal ikastolen sorreran. Frankismoaren garaian trantsizio betean sortu zen udal ikastola, eta 1978ko urtarrilaren 9an, lehen eskolak eman zizkien 145 haurri Gazteluko plazako lokal batean. Hasieratik izan zen Etxarte egitasmo haren bultzatzaile. Hiru urtez, ikastolak ez zuen toki egonkorrik eta hainbat aldiz aldatu zuten lekua, harik eta 1981ean, Arrosadia auzoan, "Hegoalde"-ko egoitza topatu arte. 41 urte egin zituen irakaskuntzan, irakasle eta Hegoalde ikastolako zuzendari. Irakasle izateko bokazioak bizi zuela eta sutsua zen horretan. Irakaskuntza berritzeko ikerketan aritu zela irakasleen irakasle izan zen.  Iragan legealdian Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakari izan zen.[2]

Azkenaldian, 2015tik 2019ra, erretiroa hartu arte, Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria izan zen. Eskola porrota murriztea, inbertsioak handitzea eta ikasleen arteko arrakalak erauztea jarri zuen erronka nagusien artean. Beretzat, arrakala sozialak gainditzeko gai ziren ikastetxeak ziren kalitatean hoberenak: «Jaiotzatik ezarritako determinismoa apurtzeko gaitasuna dutenak dira ikastetxerik onenak.[2]

2022an Nafarroako Gobernuak Karlos Noblearen Gurutzea delako domina eman zion, hil osteko sari, pedagogia-metodologia berritze lanetan egindako jarduna saritzeko.

Euskaltzalea aldatu

Hezkuntza alorrean egindako lanaz gain, Euskalerria Irratiko kolaboratzailea zen luzaz, eta Iruñeko Karrikiri euskara elkartearen garapenean ere parte hartu zuen.

Politikaria aldatu

Politikagintzan Liga Komunista Iraultzailea alderdian (LKI) jardun zuen militante gisa.

Erreferentziak aldatu

  1. Naiz. (2020-12-18). «Aitor Etxarte euskaltzalea hil da Iruñean, koronabirusak jota» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  2. a b c Senar, Joxerra. «Aitor Etxarte hil da, Iruñerriko euskalgintzaren erreferentea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  3. Sagarzazu, Jokin. «Norabide bakarreko kalean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  4. Jokin, Sagarzazu. (2020-08-25). «Ahomentan: Aitor Etxarte eta Hedoi Etxarte (3.zatia) - YouTube» www.youtube.com (berriatb) (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).

Kanpo estekak aldatu