Hélène Gordon-Lazareff
Hélène Gordon-Lazareff, sortzez Hélène Gordon (Rostov-sur-le-Don, Errusiar Inperioa, 1909ko irailaren 21a - Lavandou, 1988ko otsailaren 16a) frantziar kazetaria zen. 1945ean, Elle aldizkari femeninoa sortu zuen.[1]
Hélène Gordon-Lazareff | |||
---|---|---|---|
1945 - 1973 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Елена Борисовна Гордон | ||
Jaiotza | Rostov Don, 1909ko irailaren 21a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||
Heriotza | Le Lavandou, 1988ko otsailaren 16a (78 urte) | ||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria grave of Pierre and Hélène Lazareff (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Pierre Lazareff (en) (1939 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria eta etnologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Elle (aldizkaria) Harper's Bazaar (en) Marie-Claire (en) Paris-Soir (en) The New York Times Company (mul) | ||
Bizitza
aldatuGaztaroa
aldatuHélène Gordon 1909ko irailaren 21ean jaio zen, Rostov-sur-le-Donen (Errusia). Bere familia, goi-burgesia judukoa, urriko iraultzatik ihesi, Turkiara joan zen lehenik, eta, gero, Parisera.[2]
Batxilergoa egin ondoren, letrak eta etnologia ikasi zituen, gero Parisko Gizakiaren Museoan lan egin zuen, eta Marcel Griaulek Maliko Dogon herrira antolatutako misio batean parte hartu zuen.
Ibilbidea
aldatuHélène Lazareff kazetari gisa hasi zen Paris-Soir kazetako Haurren sailean —Jean Prouvostek zuzentzen zuena orduan—, eta, gero, Marie Claire aldizkarian lan egin zuen, Jean Prouvostek sortua.
Bigarren Mundu Gerran, Lazarefftarrak New Yorken hartu zuten babes, eta AEBko kazetaritza deskubritu zuten. Hélène Lazareffek Harper's Bazaar-en eta New York Timesen lan egin zuen.
Frantziara itzuli zenean, 1945ean, Pierre Lazareff senarrak France-Soir sortu zuen. Hélènek, aldiz, Marcelle Auclairrekin batera, Elle aldizkaria sortu zuen, eta zuzendu. Elle aldizkariaren lehen zenbakia 1945eko azaroaren 21ean atera zen.
1952an, Lazareff bikotea “La Grille Royale” domeinura joan zen bizitzera, Louveciennesera (Yvelines), non igandeetan bazkariak antolatzen zituzten politika, arte eta literatur munduko jendearekin.[3][4]
1973an, Pierre Lazareff hil eta urtebetera, Hélènek Elle aldizkariaren zuzendaritza utzi zuen, eta, Alzheimer gaitzak jota, Lavandoura (Var) erretiratu zen, eta hantxe hil zen, 1988an.
Biografia bat, La Tzarine (1984), eskaini zioten, Denise Dubois-Jallais Elle-ko kazetariak idatzia, zeina Hélènek deskubritu eta trebatu zuen.
Bizitza pribatua
aldatu1929an, Paul Raudniz ikertzailearekin ezkondu zen, 19 urte zituela.[2] Alaba bat izan zuten: Michèle (1930-2017).
1932an dibortziatu ondoren, Hélène Gordon 1939an ezkondu zen berriro, Pierre Lazareffekin. Bikoteak fama izan zuen, haien erabakiz, harremana "arauetatik kanpo" eta "aske" bizi izan zuelako.[5]
Hélène Gordonek maitale ugari izan zituen, nerabeak barne, eta famatuenen artean daude Philippe Soupault, Bertrand de Jouvenel, Michel Leiris, Bernard Maupoil, Louis Delaprée eta Paul Chantrel.[6][7][8]
Heriotza
aldatuAlzheimer gaixotasunaren lehen sintomak 70eko hamarkadaren hasieran agertu zitzaizkion, eta Hélène Gordon-Lazareff Lavandouko (Var) La Fossette-ko bere jabegoan hil zen, 1988ko otsailaren 16an, 78 urte zituela.[9]
Père Lachaiseko hilerrian (7. dibisioa) lurperatuta dago, Parisen.[10]
Aipamena
aldatuElle aldizkariari buruz, hauxe zen bere lema:
"Seriotasuna fribolitatean, ironia larritasunean".*
Antzerkia
aldatu- 1971: Lorenzaccio, Alfred de Musset, Jean Meyerren taularatzea, Odéon antique
- 1971: Six personnages en quête d'auteur, Luigi Pirandello, Jean Meyerren taularatzea, théâtre des Célestins
Erreferentziak
aldatu- ↑ Éditions Larousse. Archive Larousse : Journal de l'année Édition 1989 - dossier - Nécrologie. .
- ↑ a b 14. Hélène Lazareff - Les Echos. .
- ↑ Sophie Delassein, Les dimanches de Louveciennes - Chez Hélène et Pierre Lazareff, Grasset, 2009.
- ↑ Anne Fulda. (20-21 novembre 2021). «Peter Knapp, l'œil absolu» Le Figaro, supplément « Le Figaro et vous »: 39...
- ↑ « Pierre et Hélène Lazareff, couple hors normes ! » entretien avec Sophie Delassein par Jean-Pierre Thiollet, France-Soir, 12 mai 2009, http://www.francesoir.fr/loisirs/litterature/“pierre-et-helene-lazareff-couple-hors-normes-”-sophie-delassein-38180.html[Betiko hautsitako esteka] et Yves Courrière, Pierre Lazareff ou le vagabond de l'actualité. Gallimard, "Biographies", 1995, p. 239.
- ↑ Régine, Moi, mes histoires, éditions du Rocher, 2006, p. 20 : « Ce dîner vit naître une passion qui défraya la chronique entre Paul Chantrel et Hélène Lazareff ».
- ↑ Yves Courrière, Pierre Lazareff ou le vagabond de l'actualité. Gallimard, "Biographies", 1995, p.362 : "Tout commença par une réflexion de Betty Winkler à sa cuisinière à qui elle demanda de mieux surveiller les fréquentes visites qu'un très jeune homme de dix-sept-dix-huit-ans, lointain surgeon de la branche autrichienne des Rothschild, rendait à la partie de l'appartement dévolue aux Lazareff. Betty Winkler le soupçonnait de faire la cour à Michèle qu'elle trouvait trop jeune ! À cette mise en garde la domestique laissa exploser sa colère. - Madame, je pars ! Moi, je ne peux pas servir dans un bordel ! - Que dites-vous ? - Le garçon, c'est Mme Lazareff qui se l'offre dans votre lit ! (...) Et c'est après que j'ai découvert qu'Hélène était malade, que chez elle l'exagération des désirs sexuels relevait de la pathologie." (témoignage de Betty Winkler, épouse de Paul Winkler à l'auteur)
- ↑ Yves Courrière, Pierre Lazareff ou le vagabond de l'actualité. Gallimard, "Biographies", 1995, p. 228 et 239.
- ↑ Yves Courrière, Pierre Lazareff ou le vagabond de l'actualité. Gallimard, "Biographies", 1995, p.762
- ↑ appl. (22/04/2023). LAZAREFF Hélène, née GORDON (1909-1988). .
Bibliografia
aldatu- Grandpierre, Karine. (2012-05-18). «ELLE : un outil d’émancipation de la femme entre journalisme et littérature 1945-1960 ?» COnTEXTES. Revue de sociologie de la littérature (11): 10. doi: . G12 ISSN 1783-094X..
Kanpo estekak
aldatu- Michèle Bitton. «Lazareff Hélène née Gordon» Dictionnaire des femmes juives en France BittonDictionnaire.