Osaba Sam errekrutatze-kanpaina batean.

Yanki (ingelesez: yankee) britainiarrek Ingalaterra Berriko kolono matxinatuei eman zieten izena izan zen, Banakuntzaren gerran konfederatuek batasunaren aldekoei ematen zietena.[1] Gero, hedaduraz, estatubatuar guztiak izendatzeko erabili zuten.

EtimologiaAldatu

Hitza lehendabizikoz XVII. mendearen erdialdean sortu zen. Orduko Ingalaterra Berrian herbeheretar asko bizi ziren eta horietako askok Jan (euskaraz Jon) zuten izena. Bere ezizena Janneke[2] edo Janke[3] (Jontxu) zen, ingelesez yankee bilakatu zena.

Robert Gravesek ianki komantxeerazko hitza izan zela zioen. Komantxeeraz ‘koldar’ esan nahi arren, estatubatuarrek bereganatu zuten ahoskera gustukoa zutelako. Hala ere, hitza hori komantxeeraz ez da existitzen.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Review of Quinion, Michael Port Out, Starboard Home
  3. Harper, Douglas. (2013). Yankee. in: Online Etymology Dictionary..
  4. The Merriam-Webster new book of word histories. , 516–517 or..

Kanpo estekakAldatu