Gladys saria

ingurune digitaleko emakumeentzako saria (Puntueus, EHU)

Gladis saria ingurune digitaleko emakumeak saritzeko asmoz Puntueus fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak 2021an sortu zuten zientzia-saria da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren babesarekin. Emakume gazteak informatika alorrera erakartzea dute helburu.[1][2]

Gladys saria
SaritutakoaEmakume gazteen informatika-ibilbidea
BabesleaDonostiako Informatika Fakultatea, Puntueus eta Gipuzkoako Foru Aldundia
KokalekuaDonostia
Herrialdea Euskal Herria
Lehen sari banaketa2021
Webgune ofizialahttps://gladyssaria.eus]

Sarituak

aldatu
  • 2021: Ane Iturzaeta Agirre. Epaimahaikideek «motibazioa, etorkizunera begirako proiekzioa, eginiko ibilbide profesionalaren aniztasuna eta gazteekin egindako dibulgazioa» azpimarratu zuten.[3]
     
    Ane Iturzaeta Agirre, erdian (2021)
  • 2022: Olatz Perez de Viñaspre. Epaimahaiak aho batez hartu zuen erabakia, eta irabazlearen «ibilbide akademiko oparoa» eta «gizarte erronka handiei» erantzuteko egiten duen lana azpimarratu zuen.[4][5]
  • 2023: Amaia Abanda Elustondo. Matematika ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, ondoren, Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuko (KISA) masterrean 2015ean espediente onenaren saria jaso zuen Informatika Fakultatean. BCAM zentroan eta fakultate horretako Intelligent System Group taldean burutu zuen tesiarekin 2022an CAEPIA elkarteko tesi proiektu onenaren aipamena jaso zuen.[6][7]
  •  
    Lorea Argarate, 2024ko sariduna.
    2024: Lorea Argarate Zubia. Ekintzailetasuna, dibulgazio-lana eta ibilbide aberatsa nabarmendu zituen epaimahaiak. [8][9][10]

Erreferentziak

aldatu
  1. Teyseyre Koskarat, Oihana. (Teyseyre). «Gladys sariak sortu dituzte, ingurune digitaleko emakumeak saritzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  2. Arbelaitz Gallego, Olatz. (2021-05-29). «Gladys saria: esparru digitalean erreferente femeninoak sortzen» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  3. Berria. «Ane Iturzaetak irabazi du lehenengo Gladys saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  4. «Olatz Perez de Viñasprek jasoko du II. Gladys Saria» El Diario Vasco 2022-09-12 (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  5. «Olatz Perez de Viñaspre Garralda :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  6. «Amaia Abanda garaile Gladys Sariaren III. edizioan» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  7. Jauregi, Itsaso. (2023-09-22). ««Legea eta gizartea baino bi pauso aurrerago dago teknologia»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  8. SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-09-16). «Lorea Argarate Zubia teknologo, dibulgatzaile eta musikariak jasoko du Gladys saria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  9. «Lorea Argaratek Gladys saria jaso du» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  10. «Lorea Argarate Zubia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu