Lorea Argarate

Bilboko musikaria eta zientzialaria

Lorea Argarate Zubia (Bilbo, Bizkaia, 1990) zientzialaria, dibulgatzailea eta sortzailea da. Ikasketaz Telekomunikazio ingenieria da, musika elektronikoa jorratzeko hainbat proiektutan parte hartu du eta dibulgazio zientifikoan aritzen da.[1] TAZEBAEZeko ekintzailea da.[2]

Lorea Argarate
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLorea
JaiotzaBilbo1990eko otsailaren 14a (34 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzientzialaria eta musikaria

Twitter: loreaargarate Edit the value on Wikidata

Zientzialaria aldatu

Ekintzailea aldatu

Betidanik izan da zientzia zalea.[3] Fisika ikasten hasi zen, baina utzi eta Telekomunikazio ingenieritza ikastea erabaki zuen. Ingurune digitalen gaineko dibulgazioan eta maker kulturako hainbat proiektutan hartu du parte, baita hainbat teknologia laborategietan ere.[4]

Dibulgatzailea aldatu

Bloke-kateak, pentsamendu konputazionala. hezkuntza eta ingurune digitala, eta STEAM eta emakumeen gainean hitz egin izan du, besteak beste, sarean.eus-eko kolaborazioetan.[5]

Musikaria aldatu

Klarinete jotzaile gisa karrera egina du, baina azken urteotan ezagunagoa da musika elektronikoan egin duen ibilbideagatik. Las Tea Party DJs musika proiektuko eta Mazmorra taldeko kidea izan zen. Gaur egun "Mauriziak ez du inor hil"-en ari da Ines Osinagarekin batera[6], eta bakarka ere aritzen da hamaika izenpean.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Lorea Argarate – Deusto ereDU. (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
  2. «Lorea Argarate, Author at Sarean .eus» Sarean .eus 2022-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
  3. Kaiera, Zientzia. (2017-05-05). «Lorea Argarate: “Zortea bilatu eta zaindu duen neska naiz"» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
  4. «Lorea Argarate Zubia - Telekomunikazio ingeniari eta musika elektronikoan maisua | Kontaizu» kontaizu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
  5. «Lorea Argarate, Author at Sarean .eus» Sarean .eus 2022-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
  6. «Inork ez zion idatzi koplarik Mauriziari» Berria 2023-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
  7. (Gaztelaniaz) BOD. (2020-08-20). Hamaika - Basques on Decks. (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).[Betiko hautsitako esteka]