Ane Iturzaeta
Ane Iturzaeta Agirre (Donostia, 1995) Informatikaria da, Microsoften lan egiten du eta 2021ean Gladys saria irabazi zuen.[1][2]
Ane Iturzaeta | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1995 (29/30 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria |
Enplegatzailea(k) | Microsoft |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
Informatikako Ingeniaritza eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, teknologia berriak erabiliz garapen ekonomiko eta sozialean eragiteko asmoz. Gaur egun, hodei-konputazio eta adimen artifizialeko kontsultore gisa lan egiten du Microsoften, Data&AI taldeko Customer Engineer gisa. Estatu, Europa eta mundu mailako enpresak eta erakunde publikoak haien proiektu teknologikoak aurrera ateratzen ahalduntzen jarduten du.[3]
Emakumeak zientzian sustatzeko zenbait ekinbidetan parte hartu du, besteak beste hauetan: #MakeWhatsNext iniziatiba, Zientziari-So Proiektuko enbaxadorea (EHU/UPV, 2016-2017), WONNOW Sariaren irabazleen mentorea (STEAM),
Hainbat hackatonetan parte hartu du, baita klaseak eman irakasle gonbidatu bezala hainbat unibertsitatetako ikasketetan.
Etorkizunean Adimen Artifizialaren munduan gehiago sakontzen eta enpresei eta administrazio publikoei beren transformazio digitalean laguntzen ikusten du bere burua.[4]
Sariak
aldatuGladys sariko irabazlea eta epaimahaikideak (2021) - 2018: Espainiako European IT Hackathon-aren irabazlea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Berria. «Ane Iturzaetak irabazi du lehenengo Gladys saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ «Hasiera» Gladys Saria (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ «Ane Iturzaeta, Author at Sarean .eus» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
- ↑ Iturzaeta, Ane. (2023-01-17). «Adimen artifizialaren aplikazioak eta 2023ko tendentziak» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
- ↑ Teyseyre Koskarat, Oihana. (Teyseyre). «Gladys sariak sortu dituzte, ingurune digitaleko emakumeak saritzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
- ↑ Arbelaitz Gallego, Olatz. (2021-05-29). «Gladys saria: esparru digitalean erreferente femeninoak sortzen» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Ane Iturzaeta Agirre Linkedin sare profesionalean
- Ane Iturzaeta Sarean.eus atariko ekarpenak
- Ane Iturzaeta, 2021eko Gladys sariaren irabazlea [bideo osoa] PUNTUEUS - Youtube. 2022