George Herbert Hitchings
George Herbert Hitchings (Hoquiam, Washington, 1905eko apirilaren 18a - Chapell Hill, Ipar Carolina, 1998ko otsailaren 27a) estatubatuar farmakologoa izan zen, 1988an Medikuntzako Nobel Saria jaso zuena.
George Herbert Hitchings | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hoquiam, 1905eko apirilaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Chapel Hill, 1998ko otsailaren 27a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Medical School (en) Washingtongo Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Gertrude Belle Elion |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, biokimikaria, farmakologoa, farmazialaria eta kimikaria |
Enplegatzailea(k) | Duke Unibertsitatea Case Western Reserve University (en) Burroughs Wellcome & Company (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Phi Beta Kappa Elkartea Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Bizitza
aldatuWashington eta Harvarden egin zituen ikasketak. Biokimika Ikerkuntzako sailaren zuzendari izan zen Burroughs-Wellcomen (Ipar Carolina), 1968 eta 1984 bitartean, eta Farmakologiako irakasle Brown Unibertsitatean (1968-1980), Duken (1970) eta Chapen Hillen (1972). 1942an konposatu purinikoen taldearen farmakologia ikertzeko programa bat hasi zuen. Hitchingsek proposatu zuen purinak, zelulen metabolismoan hartzen duten lekuagatik, zenbait eritasun kontrolatzeko erabil zitezkeela. 1951n 6-merkaptopurina (6MP) sintetizatu eta esperimentatu zuen. Konposatu hori DNAren sintesiaren inhibitzailea da, eta zenbait minbizi tratatzeko aplikatzen hasi zen. Aurrerago frogatu ahal izan zen bezala, 6MPk antigorputzen sorrera inhibitzen zuen untxien organismoan. 1960an, aurrekoekin lotutako konposatu bat erabili zen, imurana, giltzurrun-iniplanteetan gorputzak errazago onar zezan organo berria. Aurrerago, alopurinola aurkitu zuen, azido urikoaren produkzioa eragozten duen konposatu bat; beraz, hezueria tratatzeko erabiltzen da. Hitchingsek prestatutako beste konposatu batzuen artean, aipagarria da, adibidez, daraprima, malariaren kontrakoa; eta trimetoprima, bakterioen aurkakoa. 1988an, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria jaso zuen, James Whyte Black eta Gertrude B. Eliotekin batera.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu