Azido uriko

konposatu kimiko

Azido urikoa karbonoa, nitrogenoa, oxigenoa eta hidrogenoa dituen azido organikoa da. C5H4N4O3 formula kimikoa du.

Azido uriko
Harnsäure Ketoform.svg
Formula kimikoa C₅H₄N₄O₃
SMILES kanonikoa 2D eredua
InChl 3D eredua
Osatuta nitrogeno, oxigeno eta karbono
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,89 g/cm³
Masa molekularra 168,028 u
Erabilera
Rola Antioxidatzaile
Identifikatzaileak
InChlKey LEHOTFFKMJEONL-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia 69-93-2
ChemSpider 1142
PubChem 1175
Reaxys 156158
Gmelin 17775
ChEBI 241332
ChEMBL CHEMBL792
EC zenbakia 200-720-7
ECHA 100.000.655
CosIng 38843
MeSH D014527
RxNorm 1427088
Human Metabolome Database HMDB0000289
KNApSAcK C00007301
UNII 268B43MJ25
KEGG C00366
PDB Ligand URC

Egitura molekular hau du:

Harnsäure Ketoform.svg

Giza gorputzean, azido urikoa base nitrogenatuen katabolismoaren produktua da. Izan ere, azido nukleikoen base nitrogenatu purikoak (adenina eta guanina) katabolizatutakoan azido urikoa sortzen da, proteinak katabolizatzen direnean urea sortzen den modu berean. Biak, azido urikoa eta urea, konposatu nitrogenatuen katabolismoaren hondar biokimikoak dira, iraizketa prozesuan gernuaren bidez kanporatzen direnak.

Hegazti, narrasti eta artropodo batzuek azido urikoa eratzen dute proteinak katabolizatzerakoan, urearen ordez. Animalia hauen gernuak ez du urearik, azido urikoa baizik. Gizakiarengan, berriz, proteinen katabolizazioaren azken metabolitoa urea da; giza-gernuan agertzen den azido uriko apurra base nitrogenatuen katabolismotik dator.

Bere kontzentrazio normala odolean 2,5-7,5 mg/dl-koa da, altuagoa izanik gizonezkoengan emakumezkoengan baino. Azido urikoaren kontzentrazio handiek metabolito horren prezipitazioa eragin dezakete artikulazioetan, hezueria izeneko gaitz mingarria sortuz. Giltzurrunetan hauspeatzen denean, aldiz, azido urikoak harriak eratzen ditu (giltzurrun-kalkuluak).

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu