Eugene Shoemaker

Gene Shoemaker» orritik birbideratua)

Eugene Merle Shoemaker edo Gene Shoemaker (Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko apirilaren 28a - Alice Springs, Australia, 1997ko uztailaren 18a) estatubatuar astronomoa eta geologoa izan zen. Bere emazte Carolyn Shoemakerrekin eta David H. Levy kanadar astronomoarekin batera, Shoemaker–Levy 9 kometa aurkitu zuen. Planetologia zientziaren sortzaileetako bat izan zen.

Eugene Shoemaker

Bizitza
JaiotzaLos Angeles1928ko apirilaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAlice Springs1997ko uztailaren 18a (69 urte)
Hobiratze lekuaIlargia
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
Ezkontidea(k)Carolyn Shoemaker  (1951ko abuztuaren 17a -  1997ko uztailaren 18a)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Teknologia Institutua
Princetongo Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Schelte J. Bus (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta geologoa
Lantokia(k)Tübingen
Enplegatzailea(k)Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua
Kaliforniako Teknologia Institutua
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 6284 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

 
Eugene Shoemaker asteroideak topatzeko erabili ohi den mikrospokio estereoskopiko bat erabiltzen.

Ikasketak Kaliforniako Teknologia Institutuan egin zituen, Pasadenan, eta ondoren Princetongo Unibertsitatean aritu zen. Azken horretan lortu zuen doktoregoa 1960an. Ospetsu egin zen tektonika, bolkanologia eta geokimikan, baina batez ere Coloradoko goi-lautadari buruz egin zuen azterketa zehatzagatik nabarmendu zen. Lurreko eta Ilargiko kraterrei buruz zituen ezagutzei esker, zientzialariak konbentzitu zituen Arizonako Meteor Crater ospetsua asteroide baten talkak sortu zuela.

Astronauta izan nahi zuen, baina test fisikoak eskasak izan zituen. Luzaroan lan egin zuen NASArekin Apollo programan, eta Astrogeologia Zentroa sortu zuen. 1969-1989 urteen bitartean Caltecheko irakasle izan zen. Garrantzi handiko oinarriak azaldu zituen eguzki-sistema hobeto ezagutzeko. Carolyn emaztearekin urte askoan Schmidt teleskopioa erabili zuen, asteroideak eta kometak bilatzeko: hogeita zortzi kometa aurkitu zituen, eta hamarka asteroide. Asteroideek lurrean izandako talkak aztertzen eman zituen azken urteak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo-loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugene Shoemaker