Gaztelako Gorteak (gaztelaniaz: Cortes de Castilla) Gaztelako koroan Erdi Aroan eta Antzinako Erregimenean estamentuak ordezkatzen zituen erakunde politikoa izan zen. Erdi Aroko Europako beste parlamentuen moduan bere 'prokuradoreak' besoetan banatzen ziren: eklesiastiko, nobleziarena eta arrunta. Azkenak koroan zeuden hiriak ordezkatzen zituen.[1]

Maria Molinakoa Valladolideko Gorteetan semea aurkezten.

Hego Euskal Herriko lurraldeek ez zuten Gorte hauetan parte hartzen, Batzar Nagusietan parte hartzen zutelako. Gaztelako erregeak deitzen zituen, eta ez zuen Aragoiko Koroako bere baliokideek beste eginkizunik. Denboraren bitartez, zergakoak baino ez zitzaizkien geratzen eta estamentu pribilijiatuak zergetatik libre zeudenez ez ziren joaten.

XVII. mendean, Habsburgoen pean, gero eta gutxiago biltzen ziren. Dinastia horretako erregeen pean, Gaztelako Gorteak mende erdialdera elkartu ziren azken aldiz. Filipe V.a Borboi erregearekin eta haren ondoren, berriz, ez ziren gehiago deitu, leinu berriak ekarritako joera absolutistagoaren seinale.[2]

Gaztelako Gorte nagusiak aldatu

Urtea Lekua Gaia
Alfontso VIII.a
1169 Burgos Erregearen ezkontza.
1188 Carrión (Palencia) Alfontso IX.a Leongoa zaldun bilakatzea
Fernando IV.a
1297 Cuellar gaztelar hiriburu guztientzako pribilegioak.
1298-99 Valladolid Leongo Erresumako "ome bono"-ei eskaera.
Alfontso XI.a
1315 Burgos
1329 Madril
Petri I.a
1351 Valladolid
Henrike III.a
1391 Madril
Joan II.a
1408 Guadalajara
1419 ?
Henrike IV.a
1469 Ocaña
Elisabet I.a
1474 Segovia Errege-erregina Katolikoen aldarrikapena
1475 Valladolid Gorteak baino gorazarrea
1476 Madrigal Santa Hermandaden sorrera
1480 Toledo Joan printzearen sina
1489 Toledo Portugalgo errege-erreginen zina.
1499 Ocaña Mikel infantearen zina.
1499 Sevilla Infanteen ezkonsaria.
1501 Sevilla Katalina eta Maria infanteen ezkonsariak.
1502-1503 Toledo, Madril eta Alcalá Joana eta bere senarraren zina.
Joana I.a
1505 Toro Elisabeten testamendua.
1512 Burgos
1515 Burgos
1517 ?
1518 Valladolid
1534 Madril
1538 Toledo Estamentu noble eta eklesiatikoei erga-eskaera.
1544 Valladolid
1548 Valladolid
1552 Madril
1554 Valladolid, Madril
1555 Valladolid

Erreferentziak aldatu

  1. Diago, Máximo. (2002). «El acceso al gobierno de las ciudades castellanas con voto en Cortes a través del patronazgo regio durante el siglo XV» Anuario de estudios medievales 2 (32): 879-914. ISSN 0066-5061..
  2. (Ingelesez) Kamen, Henry. (). Philip V of Spain: The King who Reigned Twice. Yale University Press, 222 or. ISBN 0300087187. (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.