Gatzarrieta
Euskal Herriko mendia
Gatzarrieta[1] Bizkaiko mendia da, 1182 metro ditu eta Gorbeiako mendilerroan kokatuta dagoena.[2][3]
Gatzarrieta | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.182 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′03″N 2°47′25″W / 43.0508145°N 2.7903763°W |
Mendikatea | Gorbeiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Aldabe izenaz ere ezaguna da, nahiz eta Aldabe, berez, Arrabatik Egiriñaora dagoen igarobidearen izena den.
Arraba eta Egiriñao banatzen dituen gailur esanguratsuena da. Izan ere, nahiz eta altuera baxua eduki, bakarrik dagoenez, inguruko paisaia eta tontorrak miresteko begiratoki zoragarria da.
Iriste bideak
aldatu- Pagomakurre: Ibilbidea Pagomakurren hasten da, bertara Areatzatik autoz ailega daiteke. Nahi izanez gero Areatza herri erdigunetik ere oinez igo daiteke ibilbide luzeago bat osatuz.
- Zeanuri
- Barazar
- [Orozko]]
Fitxa teknikoa
aldatu- Altuera: 1.177 metro.
- Mendilerroa: Gorbeia.
- Hasiera: Pagomakurre
- Altuera tartea: 295 metro.
- Denbora: 2 ordu eta 30 min.
- Koordenatuak: 43º 0.3´Iparralde. 2º 47´ Mendebalde.
- Zailtasuna: Erdibidekoa. Behe laino, euri eta edurrarekin desegokia.
- Ikustekoak: Arrabako landak, Aldapeko igarobidea eta Gorbeia mendilerroa.
Bestelako datuak
aldatu- Gomendatutako bisitak: Orozko, Zeanuri eta Areatzako herriguneak. Antzinako errotak, errementeriak eta ehun urtetik gorako baserriak.
- Zerbitzuak: Arrabak landetan aterpetxeak eta Federazioko taberna. Era guztietako zerbitzuak Arratia bailaran.
- Tontorretik ikuspegia: Arraba eta Lekanda (I). Gorbeia (H). Aramotz eta Anboto (E). Jesuri, Arrola eta Salbada Mendilerroa (M).
- Mendi Bizikletak: Arrabako landetaraino. Bizikleta aterpetxean utzi daiteke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Gailurraren izena: Gatzarrieta (Mendikat webgunean)
- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Gatzarrieta (Mendikat)