Gar (euskal mitologiako pertsonaia)

Gar, Akitania erromatarraren garaian Piriniotako euskal mitologiaren jainkoa, nagusiki Gar mendian kokatua. Zenbait mendi gailurrei lotutako jainkoa dela uste da. Jose Migel Barandiaranek Jainkoari eskainitako bi inskripzio aipatzen ditu[1].

Gar mendiko gailurra, Garona Garaian

Bernardo Estornesek "Car" bezala aipatzen du Commingesko inskripzio batean, eta bere etimologia "harria"rekin lotzen du[2].

Beste alde batetik, toponimoen aurrizkitzat gar oso zabalduta dago euskal leku izenak gordetako Pirinioetako eskualdeetan nahiz Euskal Herrian: Gar, Garos, Garona, Garralda, Garibai, Garmendia, Garate, Garmo, Garoña... toponimo hauek zer ikusirik izan dezakete "Gar" edo "Kar" hitz zaharrarekin, baita, esate baterako, Karbe hitza.[erreferentzia behar]

Inskripzioak aldatu

Gar izeneko jainkoari buruzko inskripzioak azaltzen dira Commingesko zein Layrisseko (Garona Garaia) haranetako erromatar garaiko bi aldareetan. Beste batek Garri Deo bat aipatzen du: Geminus jopuak Gar jainkoari eskainitako inskripzioa, Gar mendiaren ondoan aurkitua, Garona Garaian.

D(eo) / Garri / Gemin- / us ser(vus) / vot(um) s(olvit) l(ibens) m(erito) et pro s(uis) conser(vis). Itzulpena.: Gar jainkoari, Geminus esklabuak gogo onez bete dio bere botoa, eta bere esklabu-lagunengatik[3].

Antzeko izenak eta etimologia aldatu

Antza Gar edo "Kar" harri edo haitza esan nahi du akitaniera zaharraz.

Inskripzioetako Jainkoa berbera da, eta Garr, Garri edo Gar bere izenaren aldaerak dira.

Antzeko izena daukaten dibinitateak azaltzen dira Akitania erromatarran barrena. Car eta Kagiris, esate baterako.

Garos aldatu

Arango Araneko mitologian aipatutako erraldoia zen, arandarrekin beti liskarretan zebilena. Pertsonaiaren izenak GarJainkoarena gogora ekartzen du, eta baliteke askotan eman den bertako kondairetan dibinitate baten bilakaeraren adibide bat izatea. Azkenean bertako herritar guztiak batu eta borroka batean, erraldoia menperatzea lortu zuten Garos izeneko herritik gertu.

Horrelako laidoa jasan ezinik, Garosek bere lagunei iltze bat kokotean sartuta bertan hiltzea eskatu zien, eta halaxe egin zuten.

Urte askoan, erraldoiaren ustezko buruhezurra Garosko elizan bertan egon zen ikusgai horma-hilobitxo batean. Buru hezurrak iltzearen marka zeukan garondoan.

Jendearen ustez, erkikiak haurrak sendatu eta indartzeko ahalmena omen zuen.

Litekeena Garos erraldoi hau Gar Jainkoarekin zerikusirik izatea, geroztik, beste hainbat kasuetan bezala, mitologiak eraldatuta. Kondairak, mitologiazko erraldoi baten garaipena kristauen eskutik eta bere hilketa errituala, antzinako erligioaren gaineko kristautasunaren garaitzea adierazten du.

Toponimoak aldatu

Zenbait teoriak diote toponimo hauek gar erro horretatik eratorriak direla:[erreferentzia behar]

Bibliografia aldatu

  • "Jose Miguel de Barandiaran, obras completas". Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 303 or., 136 zkia.
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.

Erreferentziak aldatu

  1. "Jose Miguel de Barandiaran, obras completas". Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  2. Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  3. http://klasikoak.armiarma.eus/testuak/testuakEpigrafikoak015.htm

Kanpo estekak aldatu