Iltze
Iltzea objektu mehar eta luze bat da, punta zorrotzduna, metal gogor batez egina, orokorrean altzairua, bi objektu edo gehiago eusteko erabiltzen dena. Iltze bat, landu beharreko materialean "iltzatua" izan daiteke, mailu bat erabiliz.
Ezaugarriak
aldatuIltzeak, bere erabilera, diametroa akabera eta luzeraren arabera sailkatuak daude. Honek, iltze barietate handia aurkezten du, adibidez, iltze bat, ez da derrigorrez laua izan behar bere zati nagusian. Buruaren tamaina, oso kontuan hartu beharreko faktore bat da, iltzearen erabileraren arabera, buru txiki edo handi bat, mesedegarria edo nahi ez dena izan baitaiteke. Orokorrean, "burudun" iltzea erabiltzen da, iltzea ikusteak garrantzi handiegirik ez duen tokietan, bururik gabekoak, bistarago dauden tokietan erabiltzen diren bitartean. Gainera, iltze batek burua izatea edo ez izatea, iltzea jarri behar zaion materialaren araberakoa da. Buru mota ezberdinak daude iltzearen arabera: Buru laudunak eta buru biribildunak daude.
Iltze bat fabrikatua izan den materialak, beste iltze mota baten ezaugarri ezberdinak izan ditzake, horien artean, iltzea beraren gogortasuna dagoelarik. Kasu askotan, iltzeen salmenta, gutxi gora-beherako pisuagatik neurtzen da. Badaude, baita ere, tresna automatiko bat erabiliz jartzen diren iltzeak. Tresna hau, orokorrean, aire konprimitzaile batekin konbinaketan erabiltzen da.
Motak
aldatuBuru motaren arabera
aldatu- Buru laudun iltzea: zura, sendotasun gutxiko atalekin muntatzeko erabiltzen dira.
- Buru obalatudun iltzea edo iltze galdua: zurgintzan eta zurezko zoruetan erabiltzen dira bereziki, iltzearen burua ikus ez dadin.
- Buru zabaldun iltzea: estalkien atalak (teilak, arbela) finkatzeko eta eraikuntza lanetan erabiltzen dira. Eman beharreko erabileraren arabera luzera ezberdinekoak daude.
- Igeltsuarentzako iltzeak: iltze hauen burua laua eta ildotua da, eta igeltsu plakak zurezko armazoietan finkatzeko erabiltzen dira. Galbanizatuak dira, igeltsuan herdoil orbanak eragozteko.
- Panel isolatzaileentzako iltzeak: Material bigunetan beira artilea bezalako panel isolatzaileak finkatzeko erabiltzen dira. Galbanizatuak dira, punta karratudunak eta buru zapal, lau eta zabaldunak.
- Torloju iltzeak: euren formari esker, zurean, bueltak emanez sartzen dira. Zurezko eraikuntzetarako erabiltzen dira. Erauzteko oso zailak dira.
- Tatxetak eta tapizeriarentzako iltzeak: tatxetak, larrua edo oihala zurera finkatzeko erabiltzen dira. Urre koloreko buru biribil eta hutsdun iltzeak, tatxetak tapizatuetan disimulatzeko erabiltzen dira.
- Kako iltzeak: L forma dute eta objektuak zintzilikatzeko erabiltzen dira, material bigun edo zurean iltza daitezke.
- Txintxetak: burua zabal-zabala duten iltze txikiak, hatz hutsez sartzeko aproposak, batez ere posterrak, paperak oinarri bigunetan finkatzeko (eskoletan, bulegoetan...)
- Puntapaxk: diametro txikiko iltzeak